Pribatutasun politika

Datuen babesari buruzko informazio osagarria

1. Adin txikikoak

Datuak babesteari buruzko araudian ezarritakoa betez, NKGIrekin harremanetan jartzeko edo gure sisteman sartu ahal izateko hamahiru urtetik gorakoa izan behar duzu ezinbestean, edo bestela, zure gurasoen eta/edo legezko tutoreen berariazko baimena izan behar duzu. Hamahiru urte baino gutxiago badituzu eta gurasoei baimenik eskatu gabe sartu bazara web-orri honetan, mesedez, ez bidali formulario hau.

Informazio hori egiazkoa ez bada, zeurea izango da erantzukizuna. Baldintza hori ez dela betetzen egiaztatzen bada, NKGIk ahalmen osoa izango du jasotako eskabideari kasurik ez egiteko. Adin txikikoei dagokienez, ez da inoiz ere haien egoera profesionalari edo ekonomikoari buruzko daturik jasoko, ezta familiako beste kideen intimitateari buruzkorik ere, haiek aurrez horretarako baimenik eman ez badute.

2. Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?

Identitatea: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutoa (Nafarroako Gobernua)
IFK: Q3150025I
Posta helbidea: Adoain Aita 217, behea. 31015 Iruñea (Nafarroa)
Telefonoa: (+34) 948 xx xx xx
Helbide elektronikoa: inforegindj@navarra.es

3. Zein xederekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Gure webgunean daude hainbat datu-bilketa formulario daude, bakoitzak helburu desberdinekin:

  • Kontaktu-formularioa: Interesdunak planteaturiko informazio eskabideari erantzutea.
  • Jardueretarako izena-emateko formularioa: Beharrezko informazioa jasotzea, erabiltzaileak behar bezala eman dezan izena programaturiko jardueretan.
  • Kirolari-postontzia: Nafarroako kirolarien egoeraren gaineko ikuspegi orokorra izateko informazioa anonimoki jasotzea, balizko irregularitateak eta diskriminazio egoerak atzeman ahal izateko.
  • Enplegu Gaztea postontzia: Nafarroako gazteriaren lan egoeraren gaineko ikuspegi orokorra izateko informazioa anonimoki jasotzea, gazteek Nafarroako lan merkatuan izan ditzaketen balizko zaurgarritasun egoera eta irregularitateak atzeman ahal izateko.
  • 2017-2019 Gazteria II. Planaren akzioetako ebaluaketa/balorapena: Informazioa jasotzea, erabiltzaileak 2017-2019 Gazteriaren II. Planeko ekintzak anonimoki ebaluatu eta baloratu ahal izan ditzan.
  • Gazteriaren Aurrekontu Parte-hartzaileak:
    • Proposamenen aurkezpena: Beharrezko informazioa jasotzea, erabiltzaileak behar bezala inskriba dezan Gazteriaren Aurrekontu Parte-hartzaileetarako proposamen bat.
    • Bozketa: Beharrezko informazioa jasotzea, erabiltzaileak bozkatu ahal izan dezan Gazteriaren Aurrekontu Parte-hartzaileetarako proposamenak hautatzeko prozesuan.
  • Nafarroako Ekonomia Sozialeko Ekintzaile Gazteendako Sariak - "Hasi Gazte":
    • Proposamenen aurkezpena: Beharrezko informazioa jasotzea, erabiltzaileak behar bezala inskriba dezan "Hasi Gazte" sarietarako proposamen bat.
    • Bozketa: Beharrezko informazioa jasotzea, erabiltzaileak bozkatu ahal izan dezan "Hasi Gazte" sarietarako proposamenak hautatzeko prozesuan.
  • Argitalpenaren eskaera: Beharrezko informazioa jasotzea, komunikazioaz arduratzen den enpresak eduki bat webgunean publika dezan.
  • Bideo-grabazio eskaera: Beharrezko informazioa jasotzea, komunikazioaz arduratzen den enpresak bideo grabazioa egin dezan.
  • Kirol  Sarien herri bozketa: Beharrezko informazioa jasotzea, erabiltzaileak botoa eman ahal izateko Kirolaren Balioen Sarietan.
  • Buletinerako harpidetza: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • "Sadar Conecta" proiekturako argazki bidalketa: “Sadar Conecta” proiekturako beharrezko materiala jasotzea, argazkia aipaturiko proiektuarekin burutzen diren ekintza guztietarako utziz.

Datu pertsonaletan aldaketarik eginez gero, horren berri eman beharko du haien titularrak, eta, edonola ere, datu horiek egiazkoak eta zehatzak direla frogatu beharko du uneoro.

4. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Tratatzeko emandako baimena baliogabetzen duzun arte gordeko ditugu datuak, eta kasu horretan, aplikagarria den araudiak ezarritako epean bakarrik gordeko ditugu.

Zure datuak zilegitasunez, zintzotasunez, gardentasunez, zehaztasunez eta modu egokian tratatuko ditugu. Hori guztia dela eta, arrazoizko neurriak hartuko ditugu datu okerrak ahal den azkarren ezabatu edo zuzentzeko.

5. Zerk legitimatzen du zure datuen tratamendua?

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa datuak babesteko politika hau onartzeko ematen duzun berariazko baimena da, datuak biltzeko formularioan markatu gabe dagoen laukia sakatzen duzunean ematen duzuna, alegia.

Hirugarrenen datuak emanez gero, erabiltzaileak aditzera ematen du datuen titularren baimena baduela datu horiek jakinarazteko edota, hala badagokio, haren ordezkari legala izateko. Beraz, NKGI ardura horretatik salbuetsita gelditzen da.

6. Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, baldin eta legeak behartuta ez bada edo tratamenduaren helburua betetzeko beharrezkoa bada.

Azken horri dagokionez, gure jarduera garatzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuen kasuan, NKGIk hainbat zerbitzu emailerekin partekatzen ditu datuak, hala nola datuak gordetzeko zerbitzuarekin edo web plataformarekin. Izan ere, hornitzaile horiekin sinatuak ditut datuak tratatzeko kontratuak, betiere datuak babesteko indarreko araudian ezarritakoarekin bat.

Hirugarrenek eskainitako utilitate guztiak behar-beharrezkoak dira gure zerbitzuak gauzatzeko eta haiek hautatzeko kontuan hartu da web–orri honetan babesten ditugun eskubideak betetzeko dugun betebeharra.

7. Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Erabiltzaile orok du NKGI berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari ote den jakiteko eskubidea.

Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, bai eta datu okerrak zuzen ditzaten eskatzeko ere, edo, hala badagokio, ezabatzeko, beste arrazoi batzuen artean, datu horiek biltzeko izan ziren helburuetarako behar ez direnean.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek datuen erabilera mugatzeko eskatu ahal izango dute eta kasu horretan, datu horiek gordeko ditugu soilik erreklamazioak egin edo haien alde egiteko.

Egoera jakin batzuetan eta euren egoera partikularrari lotutako arrazoiengatik, euren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute interesdunek. NKGIk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta pisu handiko legezko arrazoiak badaude, edo egon litezkeen erreklamazioak gauzatzeko edo haien alde egiteko.

Datu horiek eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahal izango duzu, baita tratamendua mugatu eta transferitzeko eskubidearen aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko duzu inforegindj@navarra.es helbide elektronikora. Mezuan nor zaren adierazi beharko duzu eta gaian honako hau jarri: DATUAK BABESTEKO ESKUBIDEA BALIATZEA.

Zure eskaera ez dela behar bezala artatu uste baduzu, jakinarazten dizugu datu pertsonalen babesaren inguruko erreklamazioak Datuak Babesteko Espainiako Agentziara igorri ditzakezula, entitate horrek bere web-orrian www.agpd.es horretarako propio dituen formularioak betez.

8. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?

Honako datu kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikazio datuak
  • Posta helbideak eta helbide elektronikoak
  • Merkataritza informazioa

Ez ditugu tratatzen bereziki babestuta dauden datuak.

9. Baliabide elektronikoen bitartezko merkataritzako komunikazioak

NKGIk jakinarazten dizu Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela eta ez duela SPAMik bidaltzen. Hori dela eta, uneoro baimena eskatuko dizu zure helbide elektronikoa edo zure telefono mugikorra merkataritza helburuetarako erabiltzeko.

10. Pribatutasun politika eguneratzea

NKGIk beretzat gordetzen du bere zerbitzuen pribatutasun politika edo erabiltzeko baldintzak aldatzeko eskubidea, hain zuzen ere, indarreko legedira egokitzeko edo bestelako arrazoiak tarteka. Hori dela eta, webgune honetako erabiltzaileari gomendatzen zaio orrialde hau maiztasunez aztertzeko; izan ere, erabiltzaileak web-orria erabiltzen badu, une horretan indarrean dauden pribatutasun politika eta erabiltzeko baldintzak onartzen dituela ulertuko da.
Bildutako datuak konfidentzialtasun eta pribatutasun osoz gordeko direla ziurtatzen dugu, eta hori dela eta, hainbat segurtasun neurri hartu ditugu, datuak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo erabil ez daitezen, eta, modu horretan, haien osotasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Nolanahi ere, NKGIk ez ditu bere gain hartuko datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gertakariak, betiere honen ondoriozkoak direnean: Sistemei eraso dietelako edo haiek baimenik gabe eskuratu dituztelako, halako moldez non gertakari horiek antzematea edo haien aurka egitea ezinezkoa izan den, nahiz eta egungo teknologiak gure esku jartzen dituen neurriak hartu diren.


Azken eguneraketa: 2018ko maiatzaren 24an



Gure buletinak
Orokorra
Kirola
Gazteria
KAIMZ
Gazte Txartela

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.