Nazioarteko irakasle-txartela (ITIC)

International Teacher Identity Card (ITIC) edo Irakasle Identitatearen Nazioarteko Txartela modu ofizialean aitortutako hezkuntza-erakunde bateko irakasleei edota administrariei zuzenduta dago.

Txartelari eske, beherapenak eta zerbitzu bereziak lortu daitezke mundu osoko garraioetan, ostatuetan, museoetan, antzokietan, kultura-zentroetan eta leku historikoetan. Abantailak www.isic.org webgunean kontsultatzen ahal dituzu.

Horrez gain, Nazioarteko irakasle-txartelak ISIConnect eskaintzen dizu, informazioa lortzeko eta bidaiei buruzko doako larrialdi-zerbitzua eguneko 24 orduetan.

Hauek dira betekizunak

Indarrean dagoen urtean modu ofizialean aitortutako hezkuntza-erakundeko irakaslea edota administraria izatea.

Txartela jasotzeko beharrezko dokumentazioa:

  • NAN edo pasaportea.
  • 9 €-ko tasa ordaintzea, zuzenean Esan... Telefono Gaztea-ren bulegoan.
  • Txartelaren neurriko argazkia.
  • Modu ofizialean aitortutako zentro batean irakasle-izaera egiaztatzen duen dokumentua.

Nazioarteko irakasle-txartelak urte osorako balio du, espedizio-datatik.

Non lortu daiteke irakasle-txartela?

Gazte telefonoa 848 42 39 00
Yanguas y Miranda, 27. 31003 Iruña
E-mail: juventud@navarra.es

 



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.