Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC)

Unibertsitateko, erdi mailako edo eskola (bai publikoan bai pribatuetan) ofizialetako ikasleei bideratuta dago, betiere, ikastaro batean izena eman dutela egiaztatzen badute.

Txartel hau mundu osoan aitortuta dago eta ikasle-izaera frogatzen du. Txartelari esker beherapenak eta zerbitzu bereziak lortu daitezke mundu osoko garraioetan, ostatuetan, museoetan, antzokietan, kultura-zentroetan eta leku historikoetan. Abantailak www.isic.org webgunean kontsultatzen ahal dituzu.

Nazioarteko ikasle-txartelak ISIConnect eskaintzen dizu, informazioa lortzeko eta bidaiei buruzko doako larrialdi-zerbitzua eguneko 24 orduetan.

Hauek dira betekizunak:

  • Adina: 12 urtetik gora (NAN edo pasaportea erakutsi behar duzu).
  • 9 €-ko tasa ordaintzea.
  • Modu ofizialean aitortutako zentro akademikoetan matrikulatuta egotea astean 15 ordu gutxienez, maila hauetakoren batean:
    • Goi-mailako hezkuntza (unibertsitatea, unibertsitate-eskolak, fakultateak, goi-mailako eskola teknikoak...).
    • Bigarren mailako hezkuntzan matrikulatutako ikasleak: DBH, Batxilergoa LOGSE, LH...
    • Hizkuntza-ikasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatuta.
    • Modu ofizialean aitortutako beste zentro batzuetako ikasleak, hala nola musika-ikasketak, lanbide-trebakuntza, etab.

Beharrezko dokumentazioa:

  • NAN edo pasaportea.
  • Tasa ordaintzea, zuzenean Esan... Telefono Gaztea-ren bulegoan.
  • Txartelaren neurriko argazkia.
  • Ikasle-izaera egiaztatzen duen dokumentua. Normalean nahikoa izaten da modu ofizialean aitortutako zentro batean indarreko ikasturterako egindako matrikula.

Nazioarteko ikasle-txartelak urte osorako balio du, espedizio-datatik.

Ez dago adin-mugarik ISIC txartela eskuratzeko. Hala ere, kasu batzuetan, beherapena aplikatzeko adin-muga dago. Zehatz esanda, aireko linea askok ez diete inolako beherapenik egiten 30 urtetik gorako ikasleei.

Non lortu daiteke ikasle-txartela?

Gazte Telefonoa 848 42 39 00
Yanguas y Miranda, 27. 31003 IRUÑA.
E-mail: juventud@navarra.es

 



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.