Laguntzaileak

Enpresa, denda, establezimendua... baduzu

Programari atxiki nahi zaizkion establezimenduek atxikimendu-kontratu baten bidez egiten ahalko dute; horretarako, hura bete eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren.

Zuzendariordetzara igorri beharko dute, helbide elektroniko honen bidez: carnejoven@navarra.es.
Atxikimendua doakoa da, eta deskontuak eta abantailak  establezimendu bakoitzak adierazten ditu.

  • Denda bakoitzak malgutasun aski du, nahi dituen deskontuak aplikatzeko nahi duen produktu eta zerbitzuetan.
  • Programari atxikitzen zaizkion establezimenduetan, atxikimenduaren berri ematen duen bereizgarria egonen da.
  • Atxikimenduak berarekin dakar establezimenduaren publizitatea egitea Gazte Txartelaren eta Nafarroako Gobernuaren web-orrietan, eta gida digitalean; azken horretan ikusten ahalko da zer negozio dauden programaren barnean (titularrei haren berri emanen zaie). Horretaz gainera, gazteen leialtasuna lortzeko aukera ematen du; alegia, biztanleen zati garrantzitsu batena, kopuruari eta kontsumo-ohiturei begira.

 



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.