Klub bat eratzeko izapideak

Atal honetan Klub bat eratzeko jarraibideak eta horrekin erlazionatutako informazio guztia aurkituko duzu.


ARAUDIA.-

  1. Martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa (gazteleraz) (BOE 73.zenbakia, 2002/03/26), elkartzeko eskubidea arautzen duena.
  2. Azaroaren 28ko 1497/2003 Errege Dekretua (gazteleraz) (BOE 303.zenbakia, 2003/12/23), Estatuko Elkarteen Erregistroaren erregelamendua onesten duena.
  3. Apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretua (NAO, 2003/06/04), Nafarroako Kirol Erakundeak eta Nafarroako Kirol Erakundeen erregistroa arautzen dituenak.

1. KIROL KLUB BATEN INSKRIPZIOA

Kirol Klub bat eratzeko jarraibideak: (Gaztelaniaz). 

1.Dokumentua – Erregistroan inskribatzeko eskabidearen eredua: (Gaztelaniaz)

2.Dokumentua – Kirol Klub baten eraketa-aktaren eredua: (Gaztelaniaz). 

3.Dokumentua – Kirol Klub bat eratzeko Estatutuen eredua (ehiza modalitaterako izan ezik): (Gaztelaniaz)

4.Dokumentua - Kirol Klub bat eratzeko Estatutuen eredua (ehiza modalitatea): (Gaztelaniaz)

5.Dokumentua – Ordainketa-gutuna: (Jarraibideak Gaztelaniaz). (Ordainketa-gutunera esteka).

2. ESKUMENDEKO KLUB BATEN INSKRIPZIOA

Eskumendeko Kirol Klub bat eratzeko jarraibideak: (Euskaraz)

1.Dokumentua – Eskumendeko Klub bat eratzeko eskabide-orriaren eredua: (Euskaraz)

2.Dokumentua – Eskumendeko Klub baten Sortze-aktaren eredua: (Euskaraz)

3.Dokumentua – Eskumendeko Klub baten Funtzionamendu Araudien eredua: (Euskaraz)

4.Dokumentua – Ordainketa-gutuna: (Jarraibideak Gaztelaniaz). (Ordainketa-gutunera esteka).

3.KIROL KLUB EDO ESKUMENDEKO KLUB BATEN ZUZENDARITZA KARGUEN EGUNERATZEA

Kirol klubek haien zuzendaritza karguen osaeran ematen den edozein aldaketa Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan jakinarazi behar dute (Lehendakaria, Zuzendaritza Batzordeko Bokalak …). Dagokion inprimakia aipatutako Erregistroan paperezko euskarrian aurkeztu behar da, sinadura originalekin.

(ZIURTAGIRIA PDF gaztelaniaz) (ZIURTAGIRIA Word gaztelaniaz).

4.- KIROL KLUB BATEN ESTATUTUEN ALDAKETA

Atal honetan Kirol Klub baten Estatutuetan ematen den edozein aldaketa jasoko da, egoitza sozialaren aldaketa izan ezik. Baliozkoa da, beraz, aurreko Estatutuetan barne ez dagoen kirol modalitate baten praktika jakinarazteko.

Estatutuen aldaketa baten inskripzio eskabidea aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da Batzar Nagusiak aldaketa-akordioa hartu izan duenetik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Aldaketa-akordioa hartu zen Batzar Nagusiaren bileraren akta, edo haren Ziurtagiria (Ikusi eredua).

Estatutu berrien testu osoa, bikoiztuz, Kirol Klubaren ordezkariek sinatuta. Testu honetan amaieran eginbide bat sartuko da Batzar Nagusian adostutako aldaketak idatziz jasota geratu direla agertaraziko duena, dagokion data agerian utziz (Ikus eginbide eredua).

Tasaren ordainketa: ezarritako tasa ordaindu behar da, Ordainketa-gutunaren  bitartez (Jarraibideak).

Egoitza sozialaren aldaketa: Estatutuen aldaketa Kirol Klubaren egoitza sozialaren aldaketan besterik ez badatza, ez da beharrezkoa Estatutuen testu osoa aurkeztea, egoitza berria agertzen den Aktaren edo dagokion ziurtagiriarekin, zein tasaren ordainketa nahikoak izanik (Ikusi eredua). Helbide sozialaren aldaketa hau komunikatu behar zaio ere Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari, ahalik eta dagokion inprimakia betez, egoitza sozial berria IFZ Entitateen Zentsuaren datu-basean inskribatzeko.

5. KIROL JARDUERA BERRIEN JAKINARAZPENA ESKUMENDEKO KLUBEN ALDETIK

Haien bazkideendako federatutako kirol praktikarako modalitate berri bat Erregistroan inskribatu nahi duten Eskumendeko Klubek, erakunde nagusiko Zuzendaritza Batzordearen dagokion akordioa aurkeztu beharko dute.

Behin inskripzio hau eginez gero, dagokion Federazioari jakinaraziko zaio, kirol praktika egin ahal izateko.

6.- BESTE IZAPIDETZEAK

-Ziurtagiriak egitea: Eskabide orokor baten aurkeztearen bitartez eskatu beharko dira, eta Ordainketa-gutunaren bitartez dagokion tasa ordainduz. (Jarraibideak).

-Estatutuen bikoizketa: Eskabide orokor baten aurkeztearen bitartez eskatu beharko dira, eta Ordainketa-gutunaren bitartez dagokion tasa ordainduz. (Jarraibideak).

INFORMAZIOA:

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua
Nafarroako Arena. Kirol-Etxea 1. Solairua. Aizagerria plaza, 1
31006 Iruñea
Telefonoa: 848 42 78 55
Fax: 848 42 36 28
Posta elektronikoa: rentidad@navarra.es



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.