Kirolaren balioak

Kultura, Kirol eta Gazteria Sailak Kirolaren Balioak Ekintza Egitasmoa aurkeztu du gaur goizean parlamentu egoitzan. Ekimen honen helburua Kirol esparruan lan egiten duten eragileak bi alorretan heztea da: batetik, kirolean aritzerakoan balioetan hezteak duen garrantziari dagokionez; eta bestetik, kirol gatazka eta jazarpen kasuetan nola lagundu eta esku hartzearen inguruan. Horrez gain, guraso, kirolari, teknikari, epaile eta abarren arteko elkarbizitza baketsuaren aldeko eta kirolaren balioak sustatu eta haien garrantziaz ohartarazteko programak bultzatzea du helburu.

Egitasmoa eskola adinean dauden pertsonei zuzenduko zaie nagusiki, baina kirolean jarduten diren bestelako eragileen parte hartzea bilatuko du ere: kirolari, teknikari, federazio, lekuan-lekuko erakunde, irakasle, ikasle, epaile, ikusle, senide eta kirol hedabideetako profesionalak.

Laguntza eta esku hartzea kirol gatazka eta jazarpen kasuetan

Ekintza Egitasmoaren baitan, kirol bitartekariaren irudi berritzailea nabarmendu beharra dago. Haren egitekoa kirol gatazka eta jazarpen kasuetan esku hartzea da. Hori da egitasmoaren oinarrizko helburua eta, haren bitartez, eragileen arteko elkarbizitza baketsua bultzatu nahi da. Horrez gain, martxan jarri da kirol esparruan gertatzen diren gatazka eta jazarpenetan esku hartzeko bulegoa; eta esku hartzeko plan zehatza diseinatu da, kirol egiturari laguntza eskaintzeko tresna bezala erabiltzeko.



KIROLEAN BIZITZAN BEZALA JOKO GARBIA

EN LA VIDA COMO EN EL DEPORTE - REPESTO- BEGIRUNEA

Gizarteratzea

Berdintasuna

Laguntasuna

Bilatzailea

Gure buletinak
Kirola
KAIMZ

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.