Kirol Justiziarako Batzordea

Zer da?

Kirol Justiziarako Batzordearen helburu da, administrazio bidetik, Nafarroako kirol federazioek hartutako erabakiak aztertzea.

Zeintzuk dira bere eskumenak?

  • Nafarroako kirol federazioen eta bestelako kirol erakundeen akordioen aurkako errekurtsoak ezagutu eta ebaztea.
  • Kirol diziplinaren ahala duten goi-organoen erabakien aurka eratorritako uziak ezagutu eta ebaztea, errekurtso bidetik.
  • Nafarroako kirol antolakuntzako diziplina organoen artean, kirol diziplinaren alorrean arazoen izapidetze edo ebazpenen inguruan sor litezkeen gatazkak, positibo zein negatiboak, ezagutu eta ebaztea.
  • Kirol diziplina-espedienteen izapide eta ebazpena eta ofizioz tratatzea hobetsitako kirol diziplinari dagozkion gauza ororen ezagutza, Norberaren ekimenez edo Foru Erkidegoaren Kirol Administrazioak hala eskaturik.
  • Arbitraje instituzioaren bitartez, eta interesdunen borondatezko eskari eta mendekotasunez, Nafarroako kirol antolaketako kirol federazioen eta bestelako erakundeen baitan sor litezkeen auzigaiak ebaztea.
  • Erregelamendu bidez ezarritako terminoetan, kirolarien eskubideak defendatzea.

Zein dira Batzordea osatzen dutenak?

  • Presidentea: Juan Ignacio Zubiaur Carreño jn.
  • Presidenteordea: Jesús Mª Faber Ruiz jn.
  • Batzordekideak: Esther Gil Beorlegui and. eta Eduardo Sanz Aguirre jn.
  • Idazkaria: Esteban Imaz Vacas jn.

Araudia
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=28068

Harremanetarako
Nafarroako Arena. Kirol-Etxea 1. Solairua. Sadar kalea z/g.
31006 IRUÑEA
Tel.: 848 42 78 60
Faxa: 848 42 36 28



Bilatzailea

Gure buletinak
Kirola
KAIMZ

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.