Kirol gatazketan esku hartzeko bulegoa

Zer da?

Kirol gatazketan esku hartzeko bulegoa zerbitzu publiko bat da, eskura erraza eta hurbila, pertsona espezializatu batek kudeatzen duena, eta xedea duena kirol gatazken konponketan edo jazarpenaren prebentzioan aholkatzea, esku hartzea edo bitartekotza egitea, baita kirolaren inguruan bizikidetza baketsuaren kultura sustatzea ere.

Alde batetik, bulegoak aholku eta laguntza eskaintzen die gorputz eta kirol jardueretan ari diren talde guztiei, Nafarroako Foru Komunitatean gatazkak, bizikidetza arazoak edo edozein motatako jazarpen edo bortizkeria portaerak pizten direnean gorputz eta kirol jardueren testuinguruan. Bestetik, eta halako gatazka batzuetan, bulegoak bitartekotza eskainiko du, gatazkak konpontzeko metodo bat baita, non pertsona batek gatazkan dauden bi alderen artean esku hartzen duen, beren borondatez bientzat egokia den akordioa aurkitzen laguntzeko. Beraz, bulegoak bi lan ildo ditu:

  • Bitartekotza kirol gatazketan
  • Prebentzioa eta esku hartzea kirolean jazarpena gertatzen denetan

Biei helduko zaie tartean direnek eskatuta edo, ofizioz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institututik.

Norentzat da? Nork eska dezake Bulegoak esku hartzeko edo bitartekotza egiteko?

Bulegoa Nafarroako kirol sektore osoarendako da: kirolariak, kidego teknikoko jendea, arbitroak, federazioetakoak, familiak, klubak, kirol erakunde eta elkarteak, eta edozein gatazkatan nahasitako herritarrak.

Beraz, bulego honetara jotzen ahal da aholkularitza eske edo esku esku-hartze eske norbaitek esku artean duen arazoan; aholkurik nahi izanez gero, bulegoarekin harremanetan jarri baizik ez da egin behar; esku-hartzea edo bitartekotza formalki eskatzeko, berriz, ondoko inprimakia erabil daiteke:

Harremanetarako

mediaciondeportiva@navarra.es
Zuzeneko telefonoa: 848427845

Kokapena

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren egoitza
Nafarroako Arena. Kirol-Etxea 1. Solairua. Sadar kalea z/g.
31006 IRUÑEA



Kirol Arloko Bitartekaritza Bulegoa

Kirol gatazketan esku hartzeko bulegoa Kirol gatazketan esku hartzeko bulegoa

Bilatzailea

Gure buletinak
Kirola
KAIMZ

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.