Kirol babesletza

Zer da kirol babesletza?

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak gizarte interesekotzat jo ditzake zenbait kirol jarduera, zerga-arintze handiak ezarriz, horietan publizitate-inbertsioa areagotzeko. Neurri hori, gainera, finantziazio iturri bat dakarkie kirolari eta talde nafarrei.

Zein dira gizarte interesekotzat har daitezkeen jarduerak?

  • Nazioarteko proba edo lehiaketak.
  • Nazio mailako proba edo lehiaketak.
  • Nafarroako proba edo lehiaketak.
  • NKGIk antolaturiko jarduerak.
  • Nafarroan antolatzen diren bestelako goi mailako kirol jarduerak, herri kirolen berreskuratzearen alde egiten dutenak, gizartean eragin handia dutenak, herritarren parte-hartze altua dutenak edota antzeko gizarte interes kualifikatua badute, hori guztia NKGIren arabera.

Enpresa bat naiz. Nola izan babesle?

Ordaindutako kopuruen gaineko Sozietate-Zergaren kuota likidoaren %30 eta %40 artean arinduko zaie enpresei. Berdin ondasunen edota eskubideen emateari eta publizitateak eragindako zerbitzu emateei dagokienez, horiek gizartearen interesekotzat hartutako kirol, kultura eta gizarte-laguntza jardueren babesletza kontratuengatik eratorriak badira.

Kirolari bat naiz. Nola jaso babesletza?

  1. Publizitate babesletzaren kontratuak honakoa jasotzen du: Babestuak bere jardunean, dela kirolean, ongintzan, kulturan, zientzian edota bestelakoetan, babeslea iragartzen lagunduko du laguntza ekonomiko baten truke.
  2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Gizarte interesekotzat hartua izateko ESKAERA (INSTANTZIA).
    • BABESLETZA KONTRATUA: babesle eta babestuaren arteko kontratuaren legeztaturiko kopia.
    • Eginen den kirol jardueraren inguruko AZALPEN MEMORIA (egutegia, etab.).
    • FEDERAZIOAREN LIZENTZIA: fotokopia konpultsatua, kirolari bakarra babestekotan.

Eskaria aurkezteko epea

Gizarte interesekotzat hartua izan dadin eskatzen den jarduera amaitu eta hurrengo urteko ekainaren 30a baino lehen.

Kirol Babesletzarako kontratu eredua

Jaitsi

Araudia

Sozietate-zergaren inguruko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak babesletzaren gaineko zerga-arintzeak arautzen ditu laugarren kapituluaren bigarren ataleko hirurogeita hirugarren artikuluan.

Kirol jarduerei dagokienez, azaroaren 13ko 356/2000 Foru Dekretuak gizartearen interesekotzat hartuak izan daitezkeen kirol jarduera zehatzak arautzen ditu.

Ohar informativoa 2017ko eta ondoko urteetarako patrozinio kontratuak egin dituzten kirol entitadadeendako



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.