DESKONTU ABONAMENDUA ''CUÉNTAME UNA DE ROCK...NAVARRO'

Gaiarre Antzerkia

2019/10/18
DESKONTU ABONAMENDUA ''CUÉNTAME UNA DE ROCK...NAVARRO'

5 euroko deskontu-txartelak
Parte-hartzaileak: Europako Gazte-Txartelaren 14-30 urte bitarteko gazteentzat.
Kode deskontua: CJNCUENTAME (Gayarre Antzokiko online salmentarako esteka)

'CUÉNTAME UNA DE ROCK... NAVARRO'
Ibilbide musikala Los Iruñako taldetik Mareara

Rafa Iribarren (ahotsa), Iñaki Lacunza (gitarra eta koruak), Iñigo Zapata (gitarra eta koruak), Koki Gómez (saxos), Javier García (tronpeta), Gabi González (tronboia), Jesús Alfaro (baxua eta koruak), Javier Caridad (bateria)

Jatorrizko ideia eta ekoizpena Imaginascene

“Cuéntame una de rock navarro” ikuskizun musikala eta ikus-entzunezkokoa da, Nafarroako herri-musikak 1965etik izan duen bilakaera jasotzen duena: Los Iruñako, Jafans, Huesos, the Zara’s, Maria Ostiz, Barricada, Tahures Zurdos, Koma, Berri Txarrak, Marea. Abestien errepertorioan, The Beatles eta Rolling Stones taldeen medley bat eta Los Iruñako, Tubos de Plata, Barricada, Tahures Zurdos, Tijuana in blue, Marea, Skalariak, Berri Txarrak eta abarren abestiak interpretatuko dira.

Informazio guztia Gaiarre Antzerkiaren web orrian.

Hemen ikus ditzakezue beste deskontu batzuk Gaiarre Antzerkia, Tuterako Gaztambide Antzerkia, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Barañaingo Auditorioa eta Nafarroako Antzerki Eskola.


JAKINGARRI GARRANTZITSUAK DESKONTU-TXARTELAK DIRELA-ETA (GAIARRE ANTZERKIA)
1. Bakarrik onlinen eros ditzakezue sarrerak.
2. Bonu-deskontu hauek Europako Gazte Txartelaren titularrentzat bakarrik zuzenduta daude.
3. Deskontu-txartelen kopurua ikuskizun bakoitzean mugatua da. Behin txartel horiek agortuta, ikuskizun bakoitzean tarifa orokorrak kobratuko dira.
4. Ikuskizunera sartzean, berariaz begiratuko da deskontu-txartelaren erabiltzailea gazte txartelaren titularra ote den. Hala ez bada, ezin izanen da aretora sartu, deskontuaren 5 euroak txartel-lehiatilan ordaindu ezean.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.