DESKONTU ABONAMENDUA 'PLAYOFF'

Gaiarre Antzerkia

2019/01/29
DESKONTU ABONAMENDUA 'PLAYOFF'

5 euroko deskontu-txartelak
Parte-hartzaileak: Europako Gazte-Txartelaren 14-30 urte bitarteko gazteentzat.
Kode deskontua: CJNPLAY (Gayarre Antzokiko online salmentarako esteka)

'PLAYOFF'
Emakumeak gizartean eta kirolean duen eginkizunari buruzko gogoeta.
La Joven Compañía Egilea Marta Buchaca Alemany Zuzendaritza José Luis Arellano García Atnzezleak Cristina Bertol, Neus Cortès, Ana Escriu, Yolanda Fernández, Cris Gallego, María Valero y Cristina Varona. 
“Playoff” emakumeen futbol talde bateko aldagelan gertatzen den tragikomedia bat da. Protagonistak beren “lanbidea” izugarri maite duten emakume gazteak dira, zale amorratuak eta handinahiak. Oraindik ere arlo askotan matxismo krudela erakusten duen gizarte batean emakumeak eta kirol femeninoak duen eginkizunaren gaineko gogoeta egiten da antzezlanean. PLAYOFF arratsalde batean gertatuko da, gure protagonisten bizitzako partida garrantzitsuena jokatzen denean. Aldagelan, hain zuzen, beren zaletasunaz bizitzea baino nahi ez duten neska batzuen inbidiak, ametsak, zalantzak eta beldurrak azaleratuko dira.

Informazio guztia Gaiarre Antzerkiaren web orrian.

Hemen ikus ditzakezue beste deskontu batzuk Gaiarre Antzerkia, Tuterako Gaztambide Antzerkia, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Barañaingo Auditorioa eta Nafarroako Antzerki Eskola.


JAKINGARRI GARRANTZITSUAK DESKONTU-TXARTELAK DIRELA-ETA (GAIARRE ANTZERKIA)
1. Bakarrik onlinen eros ditzakezue sarrerak.
2. Bonu-deskontu hauek Europako Gazte Txartelaren titularrentzat bakarrik zuzenduta daude.
3. Deskontu-txartelen kopurua ikuskizun bakoitzean mugatua da. Behin txartel horiek agortuta, ikuskizun bakoitzean tarifa orokorrak kobratuko dira.
4. Ikuskizunera sartzean, berariaz begiratuko da deskontu-txartelaren erabiltzailea gazte txartelaren titularra ote den. Hala ez bada, ezin izanen da aretora sartu, deskontuaren 5 euroak txartel-lehiatilan ordaindu ezean.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.