Informazio orokorra

 

Zer da?

Gazte Txartela programaren helburua da zuk eta gazte europar guztiek deskontuak izatea, bidaietan, erosketetan, zineman, museoetan eta beste hainbat gauzatan.

Nola erabili?

  1. 14 urtetik 30era bitarteko gazteek eskura dezakete; 31 urte betetzean, Txartela ez da erabilgarri egonen.
  2. Gazte-txartelak (Modalitate Klasikoa) 4 urteko indarraldia dauka eta 30 urte bete arte (adin hori barne) luza daiteke.
  3. Gazte Txartela onartzen duten establezimenduek laguntzaile direla dioen bereizgarria dute agerian.
  4. Deskontuak salmenta-prezioari aplikatzen zaizkio, salbu eta eskaintza berezietan eta/edo merkealdietan. Galdetu establezimenduan erosi baino lehen.
  5. Gazte Txartela pertsonala eta besterenezina da. Establezimendu laguntzaileek NANa eskatzen ahal dute, titularraren nortasunaz zalantzarik badute. Iruzurrik atzemanez gero, badaiteke eskainitako deskontua ez egitea.
  6. Gazte Txartela erkidego guztietan zein programari atxikitako Europako 38 herrialdetan baino gehiagotan erabil daiteke.

Modalitateak

Modalitate Klasikoa


2018ko maiatzaz geroztik, modalitate klasikoak diseinu berria du. Diseinu zaharra ere baliozkoa izanen da, hala ere, haren indarraldiak irauten duen bitartean.  Ikus lotutako berria

Modalitate Finantzieroa

Nafarroako Rural Kutxa

Eskatu zure Gazte Txartela Nafarroako Rural Kutxaren Joven IN Programaren bidez; programa horri esker, guztia nahi dutenek guztia eskuratzen dute. Izan ere, Joven IN gazte kontua DOAKOA da; zure txartela ere DOAKOA da; nazioarteko kutxazain guztietan dirua ateratzea ere DOAKOA da; zure planetarako 2.000 € arte ematen dizkizugu, INTERESIK GABE; eta beti eskaintzen dizkizugu aukerarik onenak, zu zeu izateagatik, gaztea izateagatik. Hemen, zuek zarete nagusiak!
Eskatu hementxe

 

Caixabank

Eskatu zure txartela online imaginBank-en, hots, CaixaBank-ek gazteei eskaintzen dien proposamen berria. Egin bat imaginBank-ekin eta hasi abantaila guztiez gozatzen: imagin kontua komisiorik gabe, zordunketa-txartela doan, imagin&buy aseguruarekin, mugikorra lapurtzen badizute 100 € emanen dizkizugu berri baterako. Dirua ateratzea doakoa da CaixaBank-en 9.600 kutxazainetan Espainia osoan; eta Europan bidaiatzen baduzu, imaginBank-ek ez ditu ezer kobratuko 30 herrialdetako kutxazainetan. Gogoratu, hala ere, hango erakundeek tasaren bat kobratzen ahal dizutela eta, gainera... Beherapenak aisialdian eta erosketetan
Eskatu hementxe

 



Bilatzailea

Gure buletinak
Orokorra
Kirola
Gazteria
KAIMZ
Gazte Txartela

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.