Hautagaitza finalistak

Ekonomia Sozialeko ekimen gazte onena

Hautagaitzaren zk. 1: MOEST SOCIEDAD MICROCOOPERATIVA PROFESIONAL

Hautagaitzaren zk. 1
MOEST SOCIEDAD MICROCOOPERATIVA PROFESIONAL

MOEST 2013an bi arkitekto gaztek sortutako sortzaile-taldea da. Euren apustua Berrikuntza, Funtzionaltasuna eta Iraunkortasuna bilduko dituen arkitektura sortu eta diseinatzea da.

Fundatzaileen gogo handia, dedikazioa eta  izaera inkonformista eta kuriosoa dira MOESTen izpiritua hobekien definitzen duten ezaugarriak. Lan munduan izan duten ibilbide laburrean, hainbat proiektu dituzte dagoeneko bizkarrean, hala nola, bulegoak, etxebizitzak eta hortzetako klinikak.

Hautagaitzaren zk. 2: BEITU SOCIEDAD MICROCOOPERATIVA

Hautagaitzaren zk. 2
BEITU SOCIEDAD MICROCOOPERATIVA

Beireko aterpetxean kokatzen den Beitu Elkarte Mikrokooperatibaren proiektu nagusia zera da, landa-eremua, bertako lanak eta aintzinean eskuz egiten ziren lanak ezagutzera ematea. Geure jarduerak eskola taldeentzako, familientzako, lagunentzako, eta abarrentzako dira eta geure lursailean naturaz inguraturik modu atsegingarri eta dibertigarrian burutzen ditugu. Gure helburuetako bat bertako ohitura zaharrak galdu ez daitezen saiatzea da. Horretarako modurik hoberena? Beireko aterpera etorri eta zeuen kabuz deskubritzea, zalantzarik gabe.

Hautagaitzaren zk. 3: EUTSI

Hautagaitzaren zk. 3
EUTSI

Eutsi, gizarte lanean eta ariketa fisikoan formatutako bost pertsonak osatzen dugu: Maia, Virginia, Katerina, Gonzalo eta Natalia. Geure helburua Zaraitzuko Ibarreko eta Nabaskoze Almiradioako oraina eta geroa diren horien bizi kalitatea hobetzea da, hain zuzen ere, adineko jendea eta gazteria. Eskualdea jendez husten ari da eta gure esku dago zaintzea. Horretarako, eragileen eta pertsonen arteko indarrak batu ditugu, proiektuak egonkortasuna eta iraunkortasuna izan dezan.

Kontsolidatutako Ekonomia Sozialeko Enpresa Gazte onena

Hautagaitzaren zk. 1: ID PROYECTOS DE DOMÓTICA E INTEGRACIÓN, S.L.L.

Hautagaitzaren zk. 1
ID PROYECTOS DE DOMÓTICA E INTEGRACIÓN, S.L.L.

ID Domótica-k Nafarroan du egoitza soziala eta, gainera, Madril eta Malagan delegaritzak. Etxebizitza eta eraikinetan domotika proiektuak ezartzen eta telekomunikazio proiektuak diseinatzen eskarmentu handia duen enpresa da. Sektorean 15 urtetik gorako esperientzia duten langileek osatzen dute eta telekomunikazioekin, domotikarekin, etxebizitza digitalekin eta ikus-entzunezkoen integrazioarekin zerikusia duen edozein proiektu garatzeko gai dira.

Vídeo Id Domotica

Hautagaitzaren zk. 2: SOLTEK S. MICROCOOPERATIVA

Hautagaitzaren zk. 2
SOLTEK S. MICROCOOPERATIVA

Soltek Galdarategia 2015ean Olaztin sortutako Kooperatiba da. Eraikuntza metalikoen eta industria-muntaketen alorrean aritzen dira lanean.

Kooperatiba sortu zuten bi bazkideak tailer txiki batean hasi ziren. 20 urtetik gorako esperientzia bidelagun, orain arte emandako zerbitzu on eta pertsonalak langile plantila handitzea ahalbidetu du, horrela, bezero kartera ere handituz.

Hautagaitzaren zk. 3: TAUPADAK HEZKUNTZA KOOPERATIBA

Hautagaitzaren zk. 3
TAUPADAK HEZKUNTZA KOOPERATIBA

Taupadak, bihotz baten taupadak, 8 ekintzaileren taupadak, eta 8 dira definitzen gaituzten hitzak, zerbitzua, berrikuntza, hazi eta hezi, konpromisoa, elkarlana, borroka eta handinahia. Horrelaxe sortu zen gure kooperatiba txikia eta horrelaxe entzuten dira gure taupaden hotsak egunez egun Agoitzeko txikien eta euren familien artean. Hezkuntza da gure bokazioa, hazieran bidelagun izan nahi dugu, horrexegatik, egun Agoitzeko Haur Eskola kudeatzen dugu, betiere, gure zerbitzuak zabaltzeko ideia burutik kendu gabe.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.