Hasi Gazte Ekonomia Sozialeko Gazte Saria

Ekonomia Sozialeko Nafarroa Gaztea Sarien bigarren edizioa

31 urte eta ideia bat edo ekonomia sozialeko enpresa bat badituzu, biziki interesatuko zaizu Cein, Anel, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (NKGI) eta Laboral Kutxak azaldu behar dizutena: berriz ere abian da Ekonomia Sozialeko Hasi Gazte Gazteen Saria!!

Aurreko edizioan bezala, oraingoan ere Hasi Gaztek gogoan hartu ditu gazte guztiak eta aurreko bi kategoriak berreditatu ditu. Hasi berriak zaretela eta zuena oraindik ideia bat besterik ez dela? Zuen tokia HASI GAZTE Gazte Ekimenik Onena-n duzue. Baduzuela denboralditxo bat lanean, eta nahiz eta gazteak izan, zuen enpresa sendoa dela? Hala bada, HASI GAZTE Gazte Enpresarik Onena-koak zarete.

Eta zergatik errepikatu hau guztia beste urte batez? Iaz bezala, aurten ere, gure ustez, “interes” terminoa beste honako hauen sinonimo izan daitekeelako: pertsona, errespetua, parte hartzea, elkarlana edo ingurumenarekin lotura; eta zuek jakin edo ez jakin, hori guztia delako EKONOMIA SOZIALAREN funtsa.

Guri sinestea komeni zaizue. Begiratu oinarriak eta parte hartu. Izen emateak datorren irailaren 9an hasiko dira. Gero esan ez dezazuen aldez aurretik ez dizuegula abisatu!!

 



Hasi Gazte Ekonomia Sozialeko Gazte Saria

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.