Gazte Sariak

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, urtero  Gazteriaren Sariak ematen ditu.

Sarien helburua norbanakoen edo taldeen lana eta ibilbidea goraipatzea da. Hortaz, sarituak Nafarroako gazteen parte-hartze soziala, autonomia eta bizi kaletatea hobetzeko asmoz lanean ari diren norbanakoak, elkarteak, erakundeak eta entitate publiko edo pribatuak izan daitezke.

Hauek dira kategoriak:

  • Saria Gazteari
  • Saria parte-hartze sozialari
  • Saria erakunde edo entitate bati

Zer dira sariak?
Sari gisa hau emanen da: gizartearen aintzatespena irudikatzen duen bereizgarri bat, diploma bat eta Nafarroako Gobernuak gazteriaren arloan hurrengo urtean antolatzen dituen ekitaldietara joateko gonbidapen bat.

Nork proposa ditzake sari hauetarako hautagaiak?

Adin nagusiko edonork, bere izenean edo legez osatutako entitateen ordezkari gisa.

Lagun edo entitate bakoitzak hautagai bat proposa dezake sari bakoitzeko. Hautagai bat proposa daiteke kategoria bakarrarentzat edo bi kategorietarako. Proposamenak horretarako dagoen Proposamen eredua bidez egingo dira eta ongi bete beharko da merituen akreditazioa.

Hautagaia aurkezten duenak argi identifikatu beharko du bere burua eta baldintzak bete.

Hautagaiaren merituak datu zehatzen bidez, prentsan moztutako paper zatien bidez, curriculum-aren bidez edo bestelako bideez akredita daitezke.

Zer goresten du kategoria bakoitzak?

  • Saria gazteari
    Saria honen bidez 14 urtetik 30 urte bitarteko gazte nafar bat goretsiko da, harán ibilbide pertsonala gizarte modernoen berezko balioekin (elkartasuna, ahalegina, lana, tolerantzia, kulturartekotasuna, nazioarteko mugikortasuna, bizimodu osasungarria, etab.) estuki dagoelako eta gainerako gazteentzat eredugarria delako.
     
  • Saria parte-hartze sozialari
    Saria honen bidez, legezko inskripzioa eta aitorpena Nafarroan izanik, baldintza hauek betetzen dituen talde edo elkarte baten goretsiko da: gazteek parte-hartzeko ekintzak bideratzeko tresna izatea eta eginkizun horretan jardun handikoa izatea, gazteek Nafarroako garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean eraginkortasunez parte hartzeko bideak bermatzea, eta, azkenik, Nafarroan jardutea, edo, veste lurralde batean jardun arren, haren lana eta irudia, zalantzarik Gabe, Nafarroarekinloturik izatea.
     
  • Saria erakunde edo entitate bati
    Saria honen bidez, erakunde edo entitate publiko edo pribatu baten edo toki entitate baten lana goretsiko da, gazteen aldeko lanarengatik nabarmentzen dena eta gazteen parte-hartze soziala, autonomía eta bizi kalitatea handitzeko bideak eskaintzen dituena. Erakunde edo entitate horrek berezko nortasun jurídikoa izan beharko du, Nafarroan helbideraturik egon behar du eta haren jarduera eremu bakarrak, edo lehentasunezkoak behinik behin, gazte nafarrek osatzen duten multzoa izan beharko du..

Proposamenak aurkeztea

Proposamen eredua bidali Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura:

Proposamenak edozein Nafarroako Gobernuko Erregistro Bulegoetan aurkez dezakezu.

  • NKGI.ko erregistroan aurkeztuko dira: Nafarroako Arena. Kirol-Etxea 1. Solairua. Aizagerria plaza,1. 31006 Iruñea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bulego eta erregistro eta Erregistro Orokorra Elektronikoan ere aurkezten ahalko dira proposamenak.

Araudia



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.