Gazte Bermea

Zer eskaintzen dizu Gazte Bermearen Sistemak?

  • Enplegurako orientazio pertsonalizatua
  • Prestakuntza
  • Kontratazioa
  • Autoenplegua eta ekintzailetza

Gazte bermea.

EBren programa, langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.

 

I. Gazte Bermearen Sistema Nazionala.

Gazte Bermearen Sistema Nazionala Europar Batasunaren programa bat da, eskakizun jakin batzuk betetzen dituzten eta langabezia egoeran dauden gazteei zuzendutakoa.

 

- Eskakizunak:

  • Espainiar nazionaltasuna izatea edo Europar Batasuneko, Europako Itun Ekonomikoko kide diren estatuetako bateko edo Suitzako herritarra izatea, zirkulazio askerako eta edonon bizitzeko askatasuna Espainian gauzatzen ari dena.
  • Espainiako udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren fitxategian izena emateko unean 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Eskabidea aurkezten den egunaren aurreko egun naturalean lanean ez egon izana.
  • Eskabidea aurkezten den egunaren aurreko egun naturalean ekintza hezitzailerik ez jaso izana.
  • Eskabidea aurkezten den egunaren aurreko egun naturalean prestakuntza ekintzarik ez jaso izana.

 

- Izen-emateak:

Gazte Bermearen Sisteman izena emateko zenbait modu daude:

  • NAN elektronikoaren edo ziurtagiriaren bidez.
  • Lagunduta (modu presentzialean).
  • Cl@ve sistemaren bidez.
  • Erabiltzaile eta pasahitzarekin.

 

Izena emateko moduei buruzko informazioa kontsultatzen ahal duzu Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren webgunean.

 

- Erregistratuta dauden erabiltzaileak:

Behin interesdunek sisteman alta egin dutenean, jarduera katalogoko eskaintzak jasotzen ahalko dituzte, beren autonomia erkidegoaren, Estatuko Administrazio Orokorraren, Europako Gizarte Funtsaren kudeaketan laguntzen duten erakundeen edo programan parte hartzen duten enpresen bidez.

II. Gazte Bermearen Sistema Nazionalean izena emanda dauden gazteentzako diru-laguntza osagarria.

 

6/2018 Legeak, uztailaren 3koak, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, ehun eta hogeigarren xedapen gehigarrian, diru-laguntza osagarri bat finkatzen du Gazte Bermearen Sistema Nazionalean (GBSN) izena emanda dauden gazteentzat; onuradun izan ahal izateko, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu bat sinatu beharko dute, eta aipatutako legean ezarritako eskakizunak bete.

 

Ohiko galderak:

1. GBSNn izena emandako gazte guztiek eskuratzen ahal dute laguntza hau?

Ez, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu bat sinatzen dutenek bakarrik.

 

2. Nor izaten ahal dira laguntzaren onuradun?

Eskabidea egiten duten unean eskakizun hauek betetzen dituzten gazteak:

a) Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren, hots, GBSNren onuradun izatea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua sinatzeko unean.

b) Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua sinatzeko unean ez izatea titulu hauetako bat ere:

 

  1. Batxilergoko titulua
  2. Erdi Mailako Teknikari titulua
  3. Batxilergo mailatik gorako titulu ofiziala
  4. Ofizialki aipatutako titulu horien baliokidetzat jotako tituluak, indarrean dagoen hezkuntza sistemaren arabera
  5. 2. edo 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria

 

c) Prestakuntza jarduera bat hasteko eta egiteko konpromisoa hartzea, eta, horretarako, zerbitzuak ematen hastea gutxienez urte bateko iraupena izanen duen prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu baten bidez.

 

3. Prestakuntza eta ikaskuntza kontratu guztiei aplikatzen ahal zaie?

Ez; agindu osoa irakurtzea gomendatzen dugu. Legeak hau dio: Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako diru-laguntza ez zaie aplikagarria izanen enplegu eta prestakuntza programa publikoen esparruan sinatzen diren eta lantegi eskoletako, ikas-ekinezko prestakuntzako ikastegietako eta enplegu lantegietako proiektuetakoak diren prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuei...

 

4. Zein izanen da laguntzaren zenbatekoa, eta zer iraupen izanen du?

Diru-laguntzaren zenbatekoa une bakoitzean indarrean dagoen hileko ondorio anitzetako errentaren adierazle publikoaren ehuneko 80koa izanen da (430 euro).

Onuradunek diru-laguntza jasotzen jarraituko dute kontratuak indarrean dirauen artean, eta 18 hilabetez gehienez ere.

Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun maila duten pertsonentzat, laguntzak 36 hilabeteko iraupena izaten ahal du gehienez.

Diru-laguntza prestakuntzarako eta ikaskuntzarako zenbait kontratutarako eskatzen ahal da (hiru gehienez); betiere, kontratu horiek aipatutako legean xedatutako eskakizunak betetzen badituzte.

Gazteak ez du Gizarte Segurantzan kotizatu beharrik izanen diru-laguntza osagarri honengatik.

 

5. Noiz eta nola eskatzen da laguntza?

Onuradun izan nahi duten gazteek diru-laguntza jasotzeko eskaria aurkeztu beharko dute Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) Prestazio Bulegoan, haien helbidearen arabera dagokienean zehazki, sinatutako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua hasi eta hurrengo 15 egunetan gehienez ere.

 

6. Noiz jarri zen indarrean?

Gazte Bermearen Sistema Nazionalean izena emanda dauden gazteentzako diru-laguntza osagarria 2018ko abuztuaren 4an jarri zen indarrean.

 

SEPEren webgunean aurkituko dituzu eskabide orria eta informazio osagarri guztia.

Bestalde, informazio gehiago eskuratzen ahal duzu zure enplegu bulegoan edo Yanguas y Miranda kaleko 27. zenbakian dagoen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan.

 

 



Gazte Bermea Gazte Bermea

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.