Getadarko gazte-aterpetxea

Harremanetan jarri

Sabaiza finka. Nafarroako Baso Ondarea
31491 Ezprogui

T. 619 71 80 13
ecojarlim@ecojarlim.com

Ezaugarriak

  • Urte osoan irekita
  • Logelak: 2 logela kolektibo, bakoitza 20 plazakoa, koltxonetekin
  • Monitoreentzako logela 1
  • Jantoki-egongela
  • Sukaldea guztiz hornituta
  • Bilera-gela beste eraikin batean
  • Energia alternatiboek araututako eraikina: energia fotovoltaikoa eta eolikoa

Nola iritsi

N121 Iruña-Zaragoza (Barasoain-Garinoain desbideratzea), Leozerako norabidean.
N240 Iruña-Huesca (Oibar-Zare desbideratzea), Morioneserako norabidean.

Jarduerak

60 km2-ko esparruan kokatuta dago, basoan, eta zenbait espezietako pinuak, haritzak, arteak, arantzak, ezpelak... dira nagusi. Baso-pisten ibilbide luze eta zaindua dago finkako puntu guztietara iristeko. Oinez edo mendiko bizikletan ibilbideak egiteko aproposa da.

Erabiltzaileak

Banakako erabilera ez dago baimenduta. Gehienez 40 pertsonako taldeak (gazte-entitateak, kirol-entitateak, besteak...). Aldi bakoitzean talde batek bakarrik erabil dezake.

Araudia

  • Mendi-aterpea da, ez da aterpetxea
  • Instalazioaren mantentze-lanak egiten dituzten langileek irekiko dute finka. Aldez aurretik, haiekin harremanetan jarri beharko da 619 71 80 13 telefono-zenbakira deituta
  • Instalazioan gasa, ur beroa eta argi elektrikoa sorgailuaren bidez, aerosorgailua eta eguzki-plakak daude (ez ekarri tresna elektrikorik: ile-lehorgailuak, irratikasetea, bizar-makinak, etab.)
  • Talde erabiltzaileek esparrua garbitu behar dute, haiek eramandako produktuekin.
  • Eraikina eta erabiltzen diren inguruak garbitzea talde erabiltzailearen ardura da.
  • Eragindako kalteak taldeak ordainduko ditu, eta horren eraginez, baliteke etorkizunean eskaerari uko egitea.
  • Aterpea baso-inguruan dagoenez, debekatuta dago instalazioaren kanpoan sua egitea.
  • Dutxak, konketak eta komunak egunero garbitu behar dira kutsatzeak saihesteko. Talde erabiltzaileak garbitzeko materiala eramango du.
  • Talde erabiltzailea instalazioa erabiltzen ari den bitartean esparruaren kanpoko ateak itxita egon behar du, baimenduta ez dauden pertsonak sartu ez daitezen.
  • Etxeko lorategian ezin da bizikletekin sartu, eta ezin da baloiarekin edo pilotarekin jolastu. Horretarako boleiboleko eta futboleko ingurua dago.
  • Mota guztietako gorabeherak 112 telefono-zenbakian jakinarazi behar dira, edo igorgailuaren bidez, FUN+4 teklak sakatuta. Aterpeak ez du bere gain hartzen objektuak edo dirua galdu edo lapurtzea.

 

Getadarko gazte-aterpetxea

Bilatzailea

Gure buletinak
Orokorra
Kirola
Gazteria
KAIMZ
Gazte Txartela

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.