Esku-hartze artistikoa ospitalean

Lehiaketako irabazlea: Aloha Lorenzoren eta Eli Esandiaren (re) nacer proiektua.  El jurado compuesto por Adela González Díez, Subdirectora de Juventud; Alicia Framis, Artista multidisciplinar cuya práctica combina la arquitectura, el diseño, la moda y la performance y directora del Máster de la Escuela de Bellas Artes de Amsterdam; Nerea de Diego codirectora del CACH- Centro Huarte de Arte Contemporáneo; Asun Rey, Directora del Servicio de atención a pacientes y ciudadanos/as y Mar Basail, como secretaria del Jurado con voz y sin voto, en representación de la Subdirección de Juventud, ha decidido por unanimidad proponer como ganador del Concurso, el proyecto titulado (re) nacer de Aloha Lorenzo y Eli Esandia. Una propuesta que habla del acercamiento entre la esencia y el entorno, el punto de encuentro entre el viaje interior y exterior de cada persona.

 

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin eta Osasun Departamentuarekin elkarlanean, lehiaketa baterako deialdia egin du ospitaleraturiko pertsonen ongizatea hobetzen lagunduko duen esku-hartze artistiko iraunkor bat garatzeko. Halaber, proposamen honen bidez, gune bat sortu nahi da ospitaleetan, partekatzen duten pertsona guztien mesederako: profesionalak, pazienteak, ahaideak, lagunak, etab.

Proiektu artistikoak bideraturik egon behar du ospitaleetan emozioak kudeatzen laguntzera, gatazken kudeaketa erraztuz. Xedea da lagungarria izatea ospitalean gertatzen diren karga emozional handiko egoerei aurre egiteko orduan.

Proiektua Iruñeko ospitale batean garatuko da eta bertan gauzatu, horretarako gune batean. Halaber, ospitaleko berezko baldintzei eta testuinguruari egokitu behar zaie.

Nori zuzentzen zaion

Deialdia Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizi diren artistendako da, 18 urtetik 30era bitarte badituzte.  Bakarka nahiz taldeka aurkez daitezke deialdira.

Zer eskaintzen den

Hautatutako proiektuak 1.500 €-ko laguntza jasoko du, lan artistikoaren produkziorako, eta 2.000 € arte, proiektuaren produkziorako.

 

 

Epea 2018ko ekainaren 6a bukatu zen

Gazteriaren Zuzendariordetzako bulegoetan edo erregistroaren bidez.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Inskripzio-inprimakia
  2. NANaren fotokopia edo Nafarroako Foru Komunitatean bizitzearen frogagiria.
  3. Txostena (pdf formatuan, dokumentu bakarrean eta honela izendatua: "IZENA_ABIZENA_OSPITALEA.PDF"), esku-hartze proposamena eta curriculum artistikoa, artistaren ibilbidearekin, dakartzana.  Txostenak 15 orri izanen ditu, gehienez.

Esku-hartze proposamenak ondoko hau izan behar du: hasierako ideia, landu nahi den/diren kontzeptuaren edo kontzeptuen azalpena, testuinguruarekin erlazionatzeko aurreikusten diren estrategiak, erabiliko diren materialen eta tekniken nondik norakoak, baita irudiak, bozetoak edo aurkeztutako proiektua hobeki ulertzen laguntzen duten bestelako edozein alderdi.

Balorazio irizpideak

Gazteriaren eta Osasunaren arloko eta Huarte Zentroko ordezkariek osatutako epaimahaiak hautatuko du aurkeztutako proiektuetako bat.

Balorazioa honako honetan oinarrituko da: proposamenaren kalitate artistikoa, dakartzan esperimentazioa eta ikerketa, artistaren ibilbidea eta deialdiaren xedearekin duen lotura.

Proiektuaren garapena

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta Osasun Departamentuak proiektuen garapenaren jarraipena eginen dute, eta bermatuko dute behar bezala gauzatu direla eta oinarrietan ezarritakoa betetzen dutela.

Hautatutako artista edo taldeak, Huarte Zentroko Zuzendaritzaren laguntzarekin, egonaldi bat eginen du Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, eta aldi horretan garatuko da proiektua.

Egonaldia eta proiektua gauzatzea 2018ko abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean eginen dira.

Egonaldia bukatu ondoren proiektua mamituko da deialdian proposatutako Nafarroako Ospitaleguneko espazioetako batean. Proiektu bukatuaren aurkezpena 2018ko irailaren 19an izanen da, gutxi gorabehera.

Informazio gehiago eta oinarri osoak

WEBerako lotura:   https://www.deporteyjuventudnavarra.es/es/programas

Gazteriaren Zuzendariordetza (Yanguas y Miranda k., 27 Iruña) Tel.: 848-423900 eta 848-427841.

Helbide elektronikoa: juventud@navarra.es



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.