Errendimendu Kirolariak

Errendimendu kirolean lau maila daude:

  1. Goi Mailako Kirola.
  2. Errendimendu Altuko Kirola
  3. Hobetze Kirola
  4. Oinarrizko Errendimendu Kirola

ARAUDIA:

Otsailaren 22ko 9/2012ko Foru Dekretuak Nafarroako Foru-Erkidegoko Errendimenduko Kirola eta Goi-mailako kirolarien zerrenda arautzen du. Aipaturiko Foru Dekretuak Nafarroako Errendimenduko Kirola lau mailatan osatuta dagoela agintzen du: goi-mailako kirola, goi-errendimenduko kirola, hobekuntza-kirola eta oinarriko errendimendu kirola.

NGKIko Zuzendari Kudeatzaileak, martxoaren 30eko 240/2015eko ebazpenean adierazita legez, Nafarroako goi-mailako kirol izaera izateko sarbiderako kirol-teknikoak diren betekizunetan aldaketak izango dira; eta Nafarroako kirolari, tekniko eta errendimenduko epailearen izaeren iraupena arautuko da; eta Foru-Erkidegoko kirol Administrazioaren laguntza Nafarroako errendimenduko epaileei, teknikoei eta kirolariei.

Herrigintzako Kontseilariak arautu du, maiatzaren 29ko 329/2015eko Foru Aginduan, Nafarroako goi-errendimenduko kirolera, hobekuntza-kirolera eta oinarriko errendimendu kirolera sartzeko prozedura. Aipatutako Foru Aginduak bere I. Eranskinean hartzen ditu kontuan Nafarroako Goi-errendimenduko, Hobekuntzako eta Oinarriko Errendimendu kiroletako mailetan sarrera izateko zehaztu beharreko baldintza Kirol-teknikoak.

GOI MAILAKO KIROLA

Nola irits daiteke norbait goi mailako kirolari izatera?

Nafarroan errendimenduzko kirolari izatera iristeko gutxieneko neurria, zehazki Goi Mailara bide arruntetik iritsi ahal izateko, honakoa da: Kirolari batek, dela bakarka zein talde bateko kide bezala, lorturiko merezimendua, kirol txapelketa ofizial bakarrean ala zenbaitek osatzen duten multzoan.

Aipatu gutxieneko neurri hori abiapuntutzat harturik, modalitatearen, espezialitatearen eta kirol probaren arteko bereizketa egin beharra dago. Era berean, delako merezimendu aipagarri bat lortzeak daukan zailtasuna erabakitzen duten aldagaien azterketa ezinbestekoa da ere: probaren izaera, proba mota, merezimendu mota, adinaren araberako maila, ordezkaturiko herrialdeen kopurua eta lehiaketa sistema.

ERRENDIMENDU ALTUKO KIROLA, HOBETZE KIROLA ETA  OINARRIZKO ERRENDIMENDU KIROLA

Errendimendu Altuko kirolariak honakoak dira: kirolean aritzeko berezko dohaina izanik, emaitzak lortu bai, baina horiek Goi Mailako Kirolean sartzeko modukoak ez dituztenak.

Hobetze kirolariak honakoak dira: Nafarroako selekzioan gazteen, junior edota nagusien mailetan aritzen direnak. Baita Nafarroako kirol federazioen programa berezietan zein Nafarroako Foru Erkidegoko Kirol Administrazioak onartu eta ikuskatzen duen Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan aritzen direnak ere.

Oinarrizko Errendimenduko kirolariak honakoak dira: nazio zein nazioarteko mailan emaitza nabarmenak lortzen dituzten 12 eta 16 urte arteko gazteak, biak barne, honako baldintzaren bat betetzen badute:

  1. Urtero Nafarroako Foru Erkidegoko Kirol Administrazioak onartzen duen Talentu Gazteen Programako zerrendan egotea, A zein B mailan.
  2. Delako kirolean Nafarroako selekzioan egotea, haur eta kadete kategorietan.

GOI MAILA, ERRENDIMENDU ALTU, HOBETZE EDOTA OINARRI KIROLEKO KIROLARI IZATEKO PROZEDURA

DEPORTE DE ALTO NIVEL

DEPORTE DE ALTO RENDIMIENTO, DEPORTE DE PERFECCIONAMIENTO, Y DEPORTE DE RENDIMIENTO DE BASE

Procedimiento para acceder al deporte de alto rendimiento, al deporte de perfeccionamiento de base, y al deporte de rendimiento de base de Navarra .

HARREMANETARAKO

Kirol Teknifikazioko Bulegoa
Tfnoa. 948 29 26 35 - blanamar@navarra.es
Tfnoa. 948 29 26 34 - apascalr@navarra.es

CENTROS RELACIONADOS

CENTRO DE ESTUDIOS, INVESTIGACIÓN Y MEDICINA DEL DEPORTE (CEIMD)
 Tfno. 948 29 26 26
 jc.lizarazu.lopez@navarra.es

C. T. D. ESTADIO LARRABIDE
 C / Sangüesa, 34 – 31005 Pamplona / Iruña
 Información de usos del Estadio: Tfno. 948 29 12 25
 elarrabi@navarra.es

CENTRO RECREATIVO GUELBENZU
 C / Guelbenzu, 11 – 31005 Pamplona / Iruña
 Tfno. 948 29 12 09
 crguelbe@navarra.es

RESIDENCIA FUERTE DEL PRÍNCIPE (deportistas)
 C/ Goroabe, 36 – 31005 Pamplona / Iruña
 Tfno. 948 29 12 06
 rfprinci@navarra.es

FUNDACIÓN MIGUEL INDURÁIN
 Casa del Deporte, 
C / Paulino Caballero, 13 (entreplanta) – 31002 Pamplona / Iruña
info@fundacionmiguelindurain.com
http://www.fundacionmiguelindurain.com/index.php 

 



Errendimenduko kirolariak

Bilatzailea

Gure buletinak
Kirola
KAIMZ

DATU-BABESAREI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Consentimiento del interesado.
  • Hartzaileak: Los datos no se cederán a terceros salvo obligación legal o que la cesión sea necesaria para el cumplimiento de la finalidad.
  • Derechos: A acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos detallados en la información adicional.
  • Informazio gehigarria: Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos aquí.