Erasmus+

 

Erasmus+

 

Zer da Erasmus+?

Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako duen programa berria da, eta indarrean egonen da 2014ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte.

Gazteriaren arloan honakook dira ERASMUS+ programaren helburuak:

  • Gazteen konpetentziak eta oinarrizko gaitasunak hobetzea.
  • Gazteen parte-hartzea sustatzea Europako bizitza demokratikoan eta lan-merkatuan.
  • Herritar aktiboak, kulturarteko elkarrizketa eta gizarte integrazioa sustatzea.
  • Gazteen eta lan-merkatuaren arteko loturak sendotzea.
  • Lanaren kalitatea hobetzeko ekimenak sustatzea, gazteriaren arloko erakundeen eta interesa duten beste alderdien arteko lankidetza sendotuz.
  • Toki, eskualde eta nazio mailako politiken erreformen osagarri izatea.
  • Ezagutzan eta esperientzian oinarritutako gazteria-politika bultzatzea.
  • Ikaskuntza ez-formal eta informalaren aitortza.
  • Gazte-jardueren nazioarteko dimentsioa bultzatzea.
  • Gazteriaren arloan lan egiten duten langileen eta antolakundeen papera indartzea, gazteriari laguntza eskaintzeko egitura gisa.

Erasmus+ programaren egitura

Azaldutako helburuak betetzeko, Erasmus+ programak hiru ekintza gako aurreikusi ditu. Ekintza horiek proiektu ezberdinak gauzatzea ahalbidetu nahi dute:

  1. Pertsonen mugikortasuna ikasketak direla eta.
    • Gazteen mugikortasuna: gazteen arteko trukeak eta ekintza berritzaileak.
    • Gazteriaren arloan lan egiten duten langileen mugikortasuna.
  2. Berrikuntzarako eta jardunbide egokien trukerako lankidetza:
    • Garapena laguntzea, gaitasunak indartzea eta ezagutzaren trukea sustatzea antolakundeak saretzeko akordioen bidez.
  3. Politiken erreformetan laguntzea.
    • Europar Batasunaren agenda politikoa aplikatzea gazteriaren arloan.
    • Kualifikazioak garatzeko tresnak aplikatzea (Youthpass)
    • Europa mailako sare eta GKEei laguntzea.
    • Europa eta nazioarte mailako elkarrizketa politikoa eta elkarrizketa egituratua gazteekin (Gazteriaren arloko arduradun politikoen eta gazteen arteko topaketak)

Lehentasunak

Dirulaguntza jaso ahal izateko, programek lehentasunetako bat edo gehiago landu beharko dute. Hona lehentasunak:

  • Gazteen gizarteratzea eta ongizatea sustatzea, batez ere gazteen langabeziaren aurkako neurrien bidez.
  • Gazteen artean bizimodu osasungarriak sustatzea.
  • Europako herritar izatearen kontzientzia areagotzea.
  • Oinarrizko eta zeharkako konpetentziak garatzea, hala nola, ekintzailetza, informazioaren teknologia berrien erabilpena, eta eleaniztasuna.
  • IKTen erabilpena sendotzea gazteen lan esparruetan eta hezkuntza ez-formalean.
  • Europar Batasunak kualifikazioak aitortzeko eta gardentasunerako dituen tresnak sustatzea, tresna horiek laguntzen baitiete interesa duten aldeei kualifikazioak eta ikaskuntzaren emaitzak ulertzen, baloratzen eta, kasua bada, aitortzen Batasun osoan.

Nork har dezake parte?

Norbanakoak: ikasleak, irakasleak, hezitzaileak, lanbide-praktikak egiten ari diren pertsonak edota helduen hezkuntzako programetan parte hartzen dutenak, boluntarioak, gazteak -13 urtetik 30era bitartekoak, ekintzaren arabera- eta hezkuntza, prestakuntza eta gazteriaren arloko antolakunde aktiboetan lan egiten dutenak.

Antolakundeak: Erasmus+ programan beti parte hartzen da elkarteen, erakunde publiko edo pribatuen edo pertsona-taldeen bidez.

Programan sartuta dauden estatuetan legez bizi diren pertsonek, eta egoitza estatu horietan duten antolakundeek Programako ekintza guztietan parte har dezakete. Bazkidetutako gertuko estatuek eta munduko beste estatu batzuek ekintzaren arabera parte hartu ahal izanen dute, eta kasu batzuetan, parte hartze hori Programaren Gidan jasotzen ez diren berariazko deialdien bidez zehaztuko da.

Nola aurkeztu eskabidea?

Eskabidea aurkezteko antolakundeak, elkarteak edo gazte-taldeak honako urrats hauek jarraitu beharko ditu.

  • Parte Hartzaileen Atarian inskribatu.
  • Egiaztatu proiektuak honako baldintzak betetzen dituela: hautagarri izatekoa (jarduera mota, parte-hartzaileen profila, iraupena, etab.), baztertua ez izatekoa (zerga arloko betebeharrak egunean izatea, agiriak aurkeztea, etab.) eta aukeratua izatekoa (finantza- gaitasuna eta jarduteko gaitasuna).
  • Egiaztatu ekintza bakoitzareko finantziazio-baldintzak bat datozela Europar Batasunak dirulaguntzak emateko ezartzen dituen printzipioekin: atzeraeraginik ez izatea, dirulaguntzen metaketa, gastu hautagarriak, etab.
  • Eskaera-orria bete eta bidali.

 

Informazio gehiago, hemen:

Gazte Mugikortasunerako Bulegoa
Telefonoa: 848 42 78 77
Posta elektronikoa: roteizau@navarra.es

 



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.