NKGIk 2019-2020 ikasturtean jarduera fisikoa sustatzeko toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzen bi deialdi onartu ditu, guztira 188.0000 eurokoak.

2019/08/20

Alde batetik, Kirol Anitza Programak sustatzeko diru-laguntza deialdia, 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta 51.000 euroko diruarekin.

Programa hauen helburua da, modu antolatuan, 6 eta 8 urte bitarteko haurren garapen pertsonalerako, sozialerako eta mugimenerako jarduerak sustatzea, ekidinez espezializazio goiztiarra kirol-esparruan eta adin horietan gomendagarriagoak diren praktika-ereduak lortzea.
Toki-erakundeek telematikoki eska dezakete, Erregistro Elektronikoaren bidez. Epea irailaren 20an amaituko da.

Bestalde, hirugarren adina eta gaixo kronikoekoentzako jarduera fisikoko Programak eta jarduera fisikoko eta osasunerako tokiko Proiektuak sustatzeko diru-laguntza deialdia, 137.000 euroko diruarekin.
Horietatik 47.000€ hirugarren adina eta gaixo kronikoentzat jarduera fisikoko programetara bideratzen dira, eta 90.000 euro jarduera fisikoko eta osasun-jarduerarako tokiko proiektuetarako. Azken hauek Toki-erakundeak gidatu behar ditu, eta nahitaez Osasun Zentroarekin koordinatuta. Hori dela eta, 50.000 euro Osasun Sailak ematen ditu.

Deialdi honen helburua osasun fisikoa eta psikikoa hobetzeko jarduera fisikoa sustatzea da, baita Nafarroako herritarren bizi-kalitatea ere.

Interesa duten toki-erakundeek telematikoki eska dezakete, Erregistro Elektronikoaren bidez. Epea irailaren 23an amaituko da.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.