Asteazken honetatik aurkeztu daitezke 2019ko Nafarroako Gazteria Golardoetarako proposamenak

2019/09/04

Nafarroako Gobernuak 2019 Nafarroako Gazteria Golardoen deialdia argitaratu du eta asteazken honetan zabalduko da hautagaitzak aurkezteko epea, urriaren 26an amaituko da. Sariak 30 urte bitarteko gazteek, parte-hartzea sustatu duten taldeek zein arloan nabarmendutako erakunde edo entitateek jaso ditzakete.

Sarien helburua da ibilbideak eta lanak, pertsonalak edota taldeenak, gorestea, Nafarroan gazteen parte-hartze soziala, autonomia eta bizi-kalitatea errazten duten pertsonak, elkarteak, erakundeak eta entitate publiko edo pribatuak bilduta.

Proposamenak asteazken honetan hasi eta urriaren 26ra bitarte aurkez daitezke, batez ere Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Erregistroan, Navarra Arenan.

Golardoetako proposamenak honako hauek aurkez ditzakete, deialdian agertzen den ereduaren arabera, eta inprimaki osoa beteta: Nafarroako Foru Erkidegoko Gazteriaren Erakundeen Erroldan inskribaturiko gazteen erakundeek, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak, Nafarroako toki-erakundeek, Foru Erkidegoko unibertsitateek, Nafarroako komunikabideek eta jarduera Gazteriaren esparru sozialean garatzen duten erakunde publiko edo pribatuek.

Ondorengo golardoak eman ahal izango dira: pertsona gaztearen golardoa, parte-hartze sozialaren golardoa eta erakunde edo entitatearen golardoa. Gaztearen golardoa Nafarroako 14 eta 30 urte arteko gazte bati emango zaio, ibilbide pertsonala argi eta garbi lotzen bada gizarte modernoen balioekin eta beste gazteentzat erreferentea bada. Parte-hartze sozialaren golardoa, berriz, Nafarroan inskribaturiko talde edo elkartearentzat izango da, gazteriaren parte-hartzearekin lotura duenarentzat, jarduera-maila altua izanik, eta Komunitateko garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean gazteen parte-hartzea eraginkorra bada. Azkenik, erakunde edo entitatearen golardoan, erakunde publikoak edo pribatuak edo toki-erakundeak nabarmenduko dira, gazteriaren alde lan egiten dutenak, gazteen parte-hartze soziala, autonomia edo bizi-kalitatea erraztuaz.

Golardoak aitorpen soziala adierazten duten bereizgarriak izango dira, eta, horrekin batera, egiaztatzeko diploma emango da.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.