Abel Barriolaren hitzaldia Fuerte del Príncipe egoitzako kirolariekin

2018/11/28

Abel Barriolak joan den azaroaren 27an hitzaldi bat eman zuen Fuerte del Principeko egoitzan (RFP), NKGIk antolatutako jardunaldi batean, eta kirolariek hiru modalitateetako pilotari txapeldun ohiarekin hitz egin eta iritziak trukatu zituzten. Abel Barriolak, kirolari gisa egindako ibilbidean urtebetez RFPz gozatu zuena, kirol profesionalean izandako esperientziak erakutsi eta etorkizun handiko kirolari gazteei aholkuak eman zizkien. "Ikasteak pertsona hobea egiten zaitu": esaldi honek hitzaldiaren ordu eta erdia laburbildu lezake, eta Abelek coach gisa dituen abileziak erakutsi zituen: "Zuetako bakoitzak, fenomeno bat da zerbaiten gainean". Hurbiltasuna eta hizlariaren jarrera eskertzekoa da. Gogoratu behar da 30 direla RFPn ostatu hartutako errendimenduzko kirolariak; horietako bat goi mailako kirolaria da, eta beste lau, berriz, errendimendu handikoak, mantenurako ere bekadunak direnak.

Egoitzaren laguntza eta informazio guztiak esteka honetan kontsultatu daitezke:
https://www.deporteyjuventudnavarra.es/eu/errendimendu-kirolaria-naiz-nafarroan

 

Abel Barriolaren hitzaldia Fuerte del Príncipe egoitzako kirolariekin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.