Nafarroako Gazte Txartel europarra, modalitate klasikoan, on-line eskatzeko sistema berria

2018/11/05

Datorren astelehenetik aurrera (azaroak 5), askoz ere errazagoa izanen da Nafarroako Gazte Txartel europarra eskatzea, modalitate klasikoan. Webgunearen bidez, txartela on-line eskatzeko sistema berri bat jarriko da abian. Horren bidez, 14 eta 30 urte artean dituen edozein gaztek eskatzen ahalko du, oraindik ez badu eta izan nahi badu, eta bere etxean jasotzen ahalko du, inprimaki erraz bat betez.

Izapideak oso errazak izanen dira: nahikoa izanen da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren webguneko informazio orokorraren atalera sartzea (Gazte Txartela), eta eskabide inprimakia betetzea. NAN eta 8€ ordaindu izanaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko dira. Prezio horretan, 4 urtez irauten ahal du txartelak, edo txartela izateko gehienezko adina gainditu arte.

Behin eskabidea egin eta guztia zuzen dagoela egiaztatutakoan, txartela postaz igorriko zaio eskatzaileari bere etxera, ahalik eta bizkorren jaso dezan.

Gazte Txartela lehen aldiz eskatzeko zein lehenagoko bat berritzeko balio du sistema berri honek.

Posible izanen da, orain arte bezala, presentzialki eskatzea ere, Nafarroako Gobernuaren Gazteriaren Zuzendariordetzak Iruñean duen bulegoan, edo Tuterako, Tafallako eta Lizarrako bulegoetan.

Programaren kudeaketan egindako hobekuntza berri honekin, jarraipena eman nahi zaio joan den urtearen erdialdera hasitako modernizazio prozesuari. Izan ere, joan den urtean, Gazte Txartelarekin lotutako jardueretan izena emateko sistema automatizatu zen, eta, aurten, 3.000 izen ematetik gora egin dira on-line.

Nafarroako Gazte Txartel europarra, modalitate klasikoan, on-line eskatzeko sistema berria Nafarroako Gazte Txartel europarra, modalitate klasikoan, on-line eskatzeko sistema berria

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.