II. Zabalguneko merkatuak bat egin du Gazte Txartel europarraren programarekin

2018/11/09

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Gazte Txartelaren programaren bidez, lankidetza hitzarmena sinatu du gaur Iruñeko II. Zabalguneko merkatuarekin. Zabalguneko Merkatuaren Elkarteko presidenteak, María del Mar Vázquez Latorrek, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren zuzendari kudeatzaileak, Rubén Goñi Urrozek, sinatu dute hitzarmena. Haiekin batera egon dira Virginia Tainta Burguete, elkarteko diruzaina, eta Benjamín Kareaga Ramos, elkarteko batzordekidea, bai eta Adela González Díez ere, Gazteriaren zuzendariordea.

Hitzarmen horren bidez, lortu nahi da gure komunitateko hurbileko produktuetara eta 0 kilometroko produktuetara gerturatzea gazteria. Horretarako, erosketaren guztirakoan %5eko beherapena eginen zaie Gazte Txartel europarraren programan parte hartzen duten gazteei. 75.000 gaztek baino gehiagok dute txartela Nafarroan, hain zuzen ere.

Ekimen honekin hasieratik bat egin duten 38 postuek produktu askotarikoak eskaintzen dituzte: haragia, fruta eta barazkiak, arraina, esnekiak, ardoak, ogia, loreak, ozpinetakoak, arrautzak, produktu gazituak, erreak eta izoztuak eta belar dendetako gaiak. Horiek guztiek Gazte Txartelaren logoa duen itsasgarri bat jarriko dute postuan, programan parte hartzen duten gazteek jakin dezaten ekimenarekin bat eginda daudela. Horrez gainera, gure webguneko abantailen eta sustapenen atalean kontsultatzen ahalko da postuen zerrenda.

Mota honetako lehenengo lankidetza da, eta Nafarroako Gazte Txartelaren programan ilusio handiz hartu dugu. Ekimen honek elikadura osasungarriaren eta bertako ekonomia sustatzearen aldeko apustu garbia egiten du, eta, horrelako abantailak eskaintzea, zalantzarik gabe, urrats garrantzitsua da gure komunitateko gaztedia kontzientziatze aldera. 

Beste alde batetik, datorren urtera begira, beste zenbait ekintza sustatzen saiatuko gara, prestakuntza zein dibulgazio ekimenak, hain zuzen ere, gure lurraldeko produktuak ezagutarazteko, eta elikadura osasungarria eta kalitatezkoa, Zabalguneko Udal Merkatuan aurkitzen ahal dugunaren modukoa, zer den azaltzeko.

II. Zabalguneko merkatuak bat egin du Gazte Txartel europarraren programarekin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.