Diario de Navarra, Gazte Txartelaren laguntzaile berria

2018/11/14

Gaurtik aurrera, Gazte Txartel europarra duten gazte guztiak DN+-era harpidetzen ahalko dira urtean 12 euro soilik ordainduta.

Diario de Navarra egunkariak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak hitzarmen bat sinatu dute; horri esker, Gazte Txartel europarraren programan parte hartzen duten gazte guztiak DN+-era harpidetzen ahalko dira hilean euro bakar bat ordainduz, eta, horrela, informazio guztia eskuratzen ahalko dute, iragarkirik gabe, Diario de Navarra egunkariaren webgunean zein mugikorrerako aplikazioan.

Diario de Navarra egunkariaren marketin zuzendariak, Pablo Frauca Echandik, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendariak, Rubén Goñi Urrozek, sinatu duten hitzarmena, eta gaur bertan jartzen da indarrean.

Hitzarmenean finkatutako baldintzei jarraikiz, hemendik aurrera, Gazte Txartela duten eta DN+-era harpidetu nahi duten gazteek %88ko beherapena izanen dute urteko tarifan; 12€ ordaindu beharko dituzte, guztira.

DN+ paketean sartuta dago mugikorreko alerten eta buletin telematikoen zerbitzua, eta, gainera, bereziki tabletetarako sortutako “El Diario DN+” argitalpen elkarreragilea eskuratzen ahalko dute egunero, bai eta harpidedun izateak dakartzan gainerako abantaila, beherapen eta ekitaldi guztiak ere.

Tarifa hori baliatu ahal izateko, Gazte Txartel europarra izan behar da indarrean, eta Diario de Navarra egunkariaren webgunean harpidetu; han daude jasota eskaintza berri honen baldintza guztiak.

Diario de Navarra egunkariaren albiste digitalerako lotura

Diario de Navarra, Gazte Txartelaren laguntzaile berria

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.