DOPINA: JAKIN BEHAR DUZUNA

2018/05/30

Mintegi teoriko-praktikoa datorren ekainaren 12an KAIMZ-n.

NORK ANTOLATU DU?

AEPSAD-ek (Agencia Española de Protección de la Salud en el Deporte) Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren laguntzarekin. Hain zuzen ere, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren bitartez.

NOIZ?

Ekainaren 12an Larrabide Kirolgunean dagoen Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan 17:00etatik 20:30era izango da. (Zangoza Kalea 34.a, 31005 Iruñea).

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Batez ere errendimendu handiko kirolariei, Miguel Indurain Fundazioko bekadunei (haien parte hartzea derrigorrezkoa da sinatutako kontratuak horrela agintzen duelako), kirol teknikariei eta klubei zuzenduta dago.

ZER IKASI AHALKO DUGU?

Dopina zer den, ezbehar-positiboak saihesten, AUTeko (Autorizaciones de Uso Terapéutico) zehaztasunak ezagutzen, lokalizazioak, dopinaren kontrako kontrolak nolakoak diren eta abar ikasi ahalko dugu.

NORK ZUZENDUKO DU SAIOA?

Marta Soler AEPSADeko Hezkuntza Sailako Psikologoak eta Chelo Paola Rivera AEPSADeko Unitate Juridikoko Abokatuak saioa eskainiko dute.

Egitaraua kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan

Inskripzioak egin behar dira izena, abizenak, telefonoa, posta elektronikoa, kirola eta entitatea zehazten
agonzdec@navarra.es posta elektronikoaren bitartez
848 431583 / 84 telefonoaren bidez

DOPINA: JAKIN BEHAR DUZUNA

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.