Bide onean gaude muskuluetako arranpak galarazteko?

2018/03/13

Javier Ibáñez Santos

Zerk eragiten dituen muskuluetako arranpak

Nerbioak eragiten ditu muskuluetako arranpak, ez muskuluak. Gauzak ohiko bidetik joanda, neurona motorrek arazorik gabe kontrolatzen dituzte muskuluetako uzkurdurak. Alabaina, gerta daiteke nerbio sistemako aldaketa xeheen ondorioz neurona motorrak hiperaktibo bihurtzea, eta modu berezko eta errepikakorrean muskuluetara estimulu uzkurkorrak bidaltzen hastea, muskuluetako arranpa eragiteraino. Halakorik gerta ez dadin, kirolariak ohiko sendabideak bilatzen ditu, hala nola platanoak, hidratazioa edo masajea, baina horien xedea muskulua da, ez nerbioa.

HOTSHOT®-ek prebentzioa eta hobekuntza ekar liezaieke arranpei

Muskuluetan ariketei loturiko arranpak zituela eta, haiendako tratamendu bila abiatu zen Rod MacKinnon neurozientzialaria, erresistentziako kirolari eta zientzialari gisa zuen eskarmentuari fidaturik (Kimikako Nobel Saria lortu zuen 2003an kanal ionikoei buruz egindako lanengatik). Hartara, ulertu zuen arranpei aurre hartzen eta tratamendua ematen hasteko, arreta nerbioan finkatu beharra zegoela, TRP kanalaren aktibazio naturalaren bitartez. Bost urteko ikerketa zientifikoaren ondotik, formula organiko bat patentatu zuen, zeinak eragiten baitu ahoan, hestegorrian eta urdailean
zentzumenen nerbioek seinale bat igortzea burmuinari eta orno-muinari, neurona motor hiperaktiboak egonkortzeko. Formula patentatuak HOTSHOT® du izen komertziala, eta zientifikoki frogatu dute Pensilvaniako Estatuko Unibertsitateko ikerlariek, baita landaazterketetan ere. Kirolari osasuntsu baina arranpetarako joera dutenekin egindako bost ikerketak (n=139) berretsi dituzte haren propietateak. Subjektuek edari bat hartu zuten produktu patentatuarekin (TRP kanalaren aktibatzaile bat), beren entrenamendu saioa hasi baino 30 minutu lehenago eta arranpa gertakari guztien maiztasuna, iraupena eta haiei loturiko oinazearen puntuazioa grabatu zituzten, eta edari plazebo bat harturiko beste subjektu batzuei atzemandakoarekin alderatu. Emaitzak errepikatu ziren: kasu batzuetan agerian jarri zen arranpen maiztasunak beheiti egiten zuela kontrolmultzoaren aldean, eta bestetan nabarmen murriztu zen haien bizitasuna eta iraupena, baita muskuluetako ondoko oinazea ere.

Bibliografia:

  • Craighead DH, Shank SW, Gottschall JS, Murray B, Alexander LM, Kenney WL. Ingestion of transient receptor potential channel agonists attenuates exerciseinduced muscle cramps. Muscle Nerve. 56(3):370-385, 2017.
  • Short GF, BW Hegarty, R MacKinnon, B Bean, C Westphal, JM Cermak. Orally-administered TRPV1 and TRPA1 Activators inhibit electrically-induced muscle cramps in normal healthy volunteers (abstract). American Academy of Neurology 2015 Annual Meeting http://www.neurology.org/content/84/14_Supplement/S17.003, 2015.
  • Short GF, BW Hegarty, CH Westphal, JM Cermak. TRPV1 and TRPA1 activators reduce human muscle cramping (abstract). Society for Neuroscience, 2015.
  • Sutherland, RC, EO Solberg, A Tomblom, B Hegarty, L Rosen, T Wessel, C Westphal, J Cermak. Synthetic TRP activators demonstrate efficacy in preventing human muscle cramping: potential new drug treatment for muscle cramps and spasticity (abstract). American Academy of Neurology 2015.
  • Cermak JM, LB Rosen, BW Hegarty, BP Bean, R MacKinnon, CH Westphal, T Wessel. Orally-administered TRPV1 and TRPA1 Activators Reduce Night Leg Cramps in a Randomized, Blinded, Placebo-Controlled, Crossover Human Trial (abstract). American Academy of Neurology 2016.

Irakurketa gomendatua:

Bob Murray 2016. How Curiosity Killed the Cramp: Emerging Science on the Cause and Prevention of Exercise-Associated Muscle Cramps. Journal of the American Medical Athletic Association. Volume 29 (3). Fall/Winter 2016.

http://www.teamhotshot.com/wp-content/uploads/2017/01/NEW-Curiosity-Killed-the-Cramp-Bob-Murray-PhD.pdf

Nola eskuratu:

Internet bidez; non: http://www.teamhotshot.com/

Bide onean gaude muskuluetako arranpak galarazteko?

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.