NKGIk 11 proiektu hautatu ditu Arte Plastikoen modalitatean eta bost ikus-entzunezkoetan 2018ko Arte Gaztearen Topaketen barnean

2018/08/29

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Gazteria Zuzendariordetzaren bitartez 11 proiektu hautatu ditu, aurkeztu diren 17tik, Arte Plastikoen modalitatean, eta bost artelan Ikus-entzunezkoen modalitatean, 2018ko Arte Gaztearen Topaketak programaren barnean.

Irailaren 28tik aurrera, hautatutako artelanak Uharteko Arte Garaikide Zentroan erakutsi eta proiektatuko dira, bertan ere jasoko da epai-mahaia osatzen duten pertsonek emanen duten mahai-inguru, tailer eta tutorizazio saila. Prozesu honen ondoren, haren helburua izanik praktika artistikoaren, artea ekoizteko espazioen, haien prozesuen eta ikerketaren gainean erakustea eta hausnartzea, urriaren 19an saritutako artelanak ezagutaraziko dira Zentral aretoan eginen den topaketan.

Arte Plastikoen atalean hautatuak izan dira: Carlota Vidan eta Victor Manzanal (modelaketatik abiatzen diren lan eskultorikoak), Amaia Molinet (argazkigintza), Iosune Sarasate (instalazio mugikorra), Roberto Freire (hondakin kontzeptuari buruz ikerketa), Mirari Echavarri eta Jara Narvalaz (bideoa), Paula Carralero eta Katixa Goldaracena (margolaritza), Karmele Oteros (grabatua) eta Aizpea Atxa (marrazkigintza). Hautatu diren artelanak ikerketa artistikoen barnean eta gorputza, nortasuna, espazioa, paisaia, generoa edo hondakina bezalako gaiei buruz hausnarketa zabalago batean kokatzen dira.

Aimar Arriola, komisarioa, argitaratzailea eta ikertzaileak, Alexandra Baurés, komisarioa eta kultur kudeatzaile independenteak, eta Uharte Zentroko zuzendaritzak osatutako epai-mahaiak, aurkeztutako proposamenen kalitate handia azpimarratu du.

Bost ikus-entzunezko lanak

Ikus-entzunezkoen modalitatean, Oskar Alegria Ikuspuntu Jaialdiko zuzendari ohia, zinema dokumentalaren zuzendaria eta idazleak; Arantza Santesteban, ikertzailea eta Zinema Dokumentalean diplomatuak; eta Uharte Zentroko zuzendaritzak osatutako epaimahaiak, aurkeztutako bost proposamen hautatu ditu, haien eklektizismoa nabarmenduz: Maddi Barberren obra dokumental bat da, Diego Escribanoren publizitate-iragarki bat, Naiara Olite eta beste zortzi partaideen garaiko musikal bat, Unai Rikarteren fikziozko film labur bat eta Julia Vazquezen fashion film bat.

Hautatutako lan guztien egileek haien proposamenak defendatuko dituzte nor bere epaimahai eta hautatuak izan diren gainontzekoen aurrean. Halaber, arte garaikidearen kontzeptuei buruz topaketa erlazionalak garatuko dira. Haien bitartean, hautatu diren artisten interesen, beharren eta jakin-minen bateratze-lana sortuko da publikoari zabaldutako jardunaldi batzuen barnean.

Halaber, hautatutako obren erakusketa bat eginen da Uharte Zentroan eta epaimahaia osatzen duten pertsonek tailerrak, tutorizazioak eta mahai-inguruak gauzatuko dituzte. Jarduera hauek artistei eta oro har eremu artistikoarekin erlazionatutako pertsonei zabalduko zaizkie.

Azkenik, urriaren 19an saridunak jakinaraziko dira Zentral Aretoan eginen den topaketan, 2.500 € esleituko dira lehen sarirako, 1.500 € bigarrenerako eta 1.00 € hirugarrenerako.

Arte Plastikoen eta Ikus-entzunezkoen tailerren agenda

- Irailaren 28 ostirala, 18:30ean: Arte Plastikoen modalitatean hautatutako artelanen erakusketaren inaugurazioa

- Irailaren 29 larunbata, 10:00etatik 14:00etara: Alex Bauresekin “Bat egin, elkartu, elkarrizketan hasi” izenburupeko tailerra. Zer gertatzen da ideiak, objektuak edota hitzak alboan jartzen ditugunean? Zer gertatzen da zirrikituan? Zein esanahi edo galderak agertzen dira operazio honen bitartez? Tailer praktiko honetan prozesu honen kontzientzia hartuko da. Horretarako, partaide bakoitzak objektu edo irudi bat ekarri beharko du, eta testu baten zati bat. Ariketaren abiapuntua izanen da. 18:00etan, Ikus-entzunezko modalitateko hautatutako proiektuen ikuskaldi bat eginen da, publikoari zabalik eta epaimahaiaren aurrean.

- Irailaren 30 igandea, 11:00etatik 14:30era: Oskar Alegriarekin tailerra.

- Urriaren 5 ostirala, 17:00etatik 20:00etara: Arantza Santestebanekin tailerra, “Genero estereotipoak dekonstruitzen zineman”. Zinemaren historian pelikula desberdinen ikuskaldi bat eginen da, eta emakume eta gizonen rol desberdinak aztertuko dira.

- Urriaren 6 larunbata, 10:00etatik 14:00etara: Artelan eta proiektuen aurkezpena epaimahaiaren aurrean (10 x 20m). 17:30etik 19:30era Aimar Arriolarekin topaketa: “Hastapenak”. Nola ematen zaio hasiera zerbaiti? Nondik hasten da? Proiektu artistiko baten kontzeptualizazioa edo ideiagintza halabeharrez galdera hauek egitea dakar berekin. Itxuraz galdera errazak dira baina bere konplexutasuna berekin dutenak, nolabaiteko tranpa ere: hastapenei buruz galdetzeak gauzek hasiera bat eta amaiera bat dutela onartzen du, sorrera bat eta helmuga bat. Zerbait has dezakegu leku desberdin batetik hasieran? Topaketa informal honetan partaideak gonbidatuko dira norberak bere bidea nola hasten duen gainean kontzientzia hartzera.

- Urriaren 7 igandea, partaideen banakako tutorizazioak Aimar Arriolarekin, Alex Bauresekin, Oskar Alegriarekin edo Arantxa Santestebanekin.

NKGIk 11 proiektu hautatu ditu Arte Plastikoen modalitatean eta bost ikus-entzunezkoetan 2018ko Arte Gaztearen Topaketen barnean

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.