Nafarroak 40 plaza izanen ditu bakarrik dauden adingabei arreta eskaintzeko

2018/11/14

Eskubide Sozialetako Departamentuak, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (PAGNA) bitartez, Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarrak babesteko 25 plaza mistoen kudeaketarako lizitazio prozesua bukatu du (horietatik, 5 plaza lehen harrera eta ebaluazioa egiteko erabiliko dira). Honi, joan den urrian abiarazitako 15 plazako beste baliabide bat gehitu behar zaio. Neurri hau Nafarroako Gobernuak onartu du gaurko bileran.

Lizitazioko kontratuaren bitartez, haurren babeserako programa abiarazteko administrazio-esparrua eta beharrezko baliabideak bideratu nahi dira Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat. Hartara, adigabe horien arreta eta laguntza integrala bermatzeko, esku hartzeko metodologia berri bat erabiliko da, beharren oinarrizko estaldura segurtatuz, baina aldi berean, alfabetizatzeko hekuntza-ibilbideetan eta lan-gaitasunak sustatzeko formakuntza-ibilbideetan txertatuz eta, aisialdiaren bitartez, komunitate-bizitzan murgiltzea ahalbidetuko dieten ekintzak bideratuz. Horren harira, programa honetaz profitatzeko, bakarrik dauden adingabe atzerritarrek babes sisteman sartuta eta babesgabetasun egoeran egon behar dute, haien zaintzaz edo babesaz ardura daitekeen ahaide heldurik gabe.

Kontratu hau komunitate-prezioa gainditzen duen prozedura irekiaren bitartez esleituko da, publizitatea tarteko. Honen indarraldia 5 urtekoa izanen da (2019-2023) eta 2019ko urtarrilaren 15ean hastea aurreikusi da.

Kontratuari kalkulatu zaion 5 urteko prezioa 4.747,635 eurokoa da (BEZ gabe) eta kudeaketarako urteko gehienezko aurrekontua 949.527 eurokoa izanen da (BEZ gabe). Esku-hartzea egiteko erabiliko diren metodologia eta baliabideak diseinatzeko, berealdiko ahalegina egin da eraginkortasun sozial eta ekonomikoari eusteko, % 22ko aurrezki ekonomikoa ekarriko baitute ohiko egoitza-harreren ereduen aldean, esku-hartzeak artatutako adingabeen beharretara egokitzeaz gain.

Lizitazio honi dagokion kontratuari esker, egoitza-baliabidean harrera egiteko 40 plaza bermatuko dira (horietatik, 5 plaza lehen harrera eta ebaluazioa egiteko erabiliko dira). Baliabide hauek beharrezkoak bezain nahikoak izanen dira, Nafarroako Komunitatean Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarrak epe labur eta ertainean behar bezala artatu ahal izateko.

Egun, Eskubide Sozialetako Departamentua, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bitartez, bakarrik dauden 60 Adingabe Atzerritar artatzen ari da tutoretza egoeran. Era berean, Administrazio Zentralak   zenbait autonomia-erkidegotan bakarrik eta pilatuta dauden Adingabe Atzerritarren soberako kopurua autonomia-erkidegoen artean banatzeko egin duen planteamenduaren ondorioz, Nafarroak beste 10 adingabe jasoko ditu, eta Estatuak 240.000 euro inguru emango dio ordainetan.

Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarren azken hilabeteotako etorreren igoera begien bistakoa da Estatuko zenbait lurraldetan. Fenomeno honek garrantzi handiko inpaktua eragin dio Nafarroako Haurtzaroa Babesteko Sistemari, bereziki egoitza-harrera egiteko zerbitzuetan, hau da, erakunde publikoak adingabe horien tutoretzaz arduratzeko erabili beharreko egoitza izaerako babes-baliabideetan. Hasieran Nafarroako Gobernuko Adingabeen eta Familiaren Zuzendariordetzari eragin dion arazo hau beste maila batzuetara ere hedatu da: Polizia, Fiskaltza, zerbitzuen kudeatzaileak… betiere migrazioen fenomenoari oro har lotuta dauden zenbait arazoren ondorioz (kasu honetan, dirua ez da arazo bakarra izan, baita gai politikoak eta sozialak ere).

Ikuspegi honetatik landu da eredu hau, ondoko gako hauek kontuan hartuz: 1) helburua ez da Haurrak Babesteko Sisteman aurreikusitako ohiko babesgabetasun egoerei (abandonua, tratu txarra, sexu-abusua...) erantzutea, baizik eta migrazio arazo baten ondorioz ahaidetasunezko zaintzaile heldurik ez duten adingabeak artatzea; 2) Bakarrik dauden Adingabe Atzerritarrei babes soziala eskaintzeko eredu estandarizatu berria da, haien autonomia hobeto garatzeko testuinguruak sortzeko aukera eskaini eta banakako beharretara egokitzeko malgutasuna duena, etorkizunean 16 eta 21 urte bitartekoen etengabeko arreta erraztuko duen esparru kontzeptualari atxikitako arreta integrala ematen duena.

Formakuntzarako proposamena

Era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Departamentuaren lankidetzaz, gaitasunei buruzko formakuntza segurtatzeko proposamena diseinatu da, gerora adingabe atzerritarrei lan-merkatuan sartzeko aukera errazteko. Hezkuntza Departamentua 16 eta 17, 5 urte bitarteko adingabeen formakuntzaz arduratuko da, eta Nafar Lansarea 17,5 urtetik gorakoenaz.

Proposamen hau lantzeko unean, 13 adingabe sartuta zeuden formakuntza-programa arautuetan (HMP, DBH edo oinarrizko LH).


16 eta 17, 5 urte bitarteko adingabeentzat, Hezkuntza Departamentuak formakuntza soziolinguistikoa eta profesionala uztartzen dituen programa diseinatu du.

Helburu orokor bikoitz hau ondoko helburu espezifiko hauetan banakatu da:

• Hezkuntza esparru arautuago batean doitasunik ezak eta frustrazioak murrizteko hezkuntza formakuntza.

• Lan orientazio espezifiko eta egokiturako formakuntza, adingabeei erabakiak hartzen lagunduko diena.

• Lehen mailako kualifikazio profesionala.

• Gaztelaniari buruzko formakuntza, hizkuntza menperatzea funtsezkoa baita integrazio sozial eta kulturalerako.

• Kultura hartzailearen ezagutza, eskolaz kanpoko jardueren hautaketa baten bitartez.

• Gizarte nahiz autonomia arloko trebetasunak lantzeko gaikuntza espezifikoa.

• Migrazio prozesuaren edozein unetan sor daitezkeen arazo psikologikoen zaintza espezifikoa, ikastetxeko orientazio-taldeko profesionalen bitartez.

Hezkuntza eskaintzak honako kualifikazioak barne hartuko ditu: lorezaintza Nekazaritza-Basozaintzako IIan, sukaldaritza Burlata IIan, fabrikazioa eta muntaketa Virgen del Camino IIPan, biltegiko eragiketak María Ana Sanz IIan eta ibilgailuen elektromekanika Uharte BHIan, eta ikasteak 8na kide dituzten taldeetan banatuko dira.

17,5 urtetik gorakoen kasuan, Nafar Lansarearen esku-hartzea honela antolatuko da:

Orientazio profesionalaren arloan, arreta-mailak zehaztu, tutoreak esleitu eta Enplegu eta Formakuntzarako Programa Indibidualizatua (PIFE) diseinatuko da.

Era berean, laneratze aurreko formakuntza emanen zaie gaztelaniazko hizkuntza gaitasunak, matematika, Foru Komunitateko errealitatearen araberako garapen pertsonala eta soziala nahiz programaren ondoren (PIFE, EETT, etab.) balia daitezkeen sektoreetarako gaitasun teknikoak lantzeko.

Hori guztia Nafar Lansarearen eta egoitza-baliabideen artean koordinatuko dute adingabeen jarraipena egiteko, eta boluntarioen laguntzaz osatutako mentoring programa bat ere izanen du adingabeen integrazio soziofamiliarra errazteko, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bitartez.

 

https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=2CCefjbMloo

Nafarroak 40 plaza izanen ditu bakarrik dauden adingabei arreta eskaintzeko

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.