Lehendakariak Gazteriaren Sariak banatu dizkie 2018an arlo horretan gehien nabarmendu diren pertsona eta erakundeei

2018/11/27

Nafarroako Egunaren oroitzapenezko ekitaldien testuinguruan, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur banatu dizkie, Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan, Gazteriaren 2018ko golardoak Mª Teresa Álvarez Esparzari, Pertsona Gaztearentzako modalitatean, Beriaingo Kaskikos Elkarte gazteari, Parte-hartze Sozialerako modalitatean, eta Nafarroako Medicus Mundiko GAS taldeari (Gizarte Ekintzako Taldeak), Erakundearentzako sarien arloan.

Lehendakariarekin batera bertan egon dira Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera; Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko (NKGI) zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi; eta Gazteriako zuzendariordea, Adela González.

Uxue Barkos Lehendakariak sarituak zoriondu ditu, eta azpimarratu du haien ibilbide eta lan pertsonalek sari horiekin aintzatetsi nahi diren balioak ordezkatzen dituztela, “Nafarroan, gazteen autonomia, parte-hartze soziala eta bizi-kalitatea errazten baitute”.

Solidaritate, parte-hartze eta konpromisorako sariak

Gazteriaren sariaren bidez, 14 urtetik 30 urte bitarteko gazte nafar bat goretsiko da, haren ibilbide pertsonala gizarte modernoen berezko balioekin (elkartasuna, ahalegina, lana, tolerantzia, kulturartekotasuna, nazioarteko mugikortasuna, bizimodu osasungarria, etab.) estuki lotuta dagoelako eta gainerako gazteentzat eredugarria delako.

Saria Mª Teresa Álvarez Esparzak eskuratu du, eta Barkos Lehendakariak azpimarratu nahi izan du “Grezian errefuxiatutako emakumeen duintasunaren alde egiten duen borroka nekaezina dela”. 24 urteko gazteak, 2016. urtean, Nora Yarnoz lankidearekin batera, “Beauty fot Refugees” GKE sortu zuen, “pertsona ahulei duintasuna itzultzeko helburuarekin”, eta emakume horiengana norberaren higiene eta zaintzarako objektu txikiak iristeko lanetan aritzen da. Ibilbide pertsonalean, Barkosek nabarmendu nahi izan du “solidaritatea, ahalegina, lana, tolerantzia, kulturartekotasuna, nazioarteko mugimendua eta gainditzea” bezalako balioak biltzen dituela.

Parte-hartze Sozialeko sariaren bidez, Nafarroan inskribatuta egonik, baldintza hauek betetzen dituen talde edo elkarte baten lana saritzen da: gazteriak parte hartzeko ekintzak bideratzeko tresna izatea eta eginkizun horretan jardun handikoa izatea, eta gazteek Foru Komunitateko garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean eraginkortasunez parte hartzeko bideak bermatzea. Modu horretan, saria Beriaingo Kaskikos Elkarteak jaso du, eta Lehendakariak nabarmendu nahi izan du hamar urteko ibilbidean herriko adin txikikoekin garatzen ari diren lana. “Beriaingo zonan 120 haur daude izena emanda, eta gazteek Nafarroako garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean modu eraginkorrean parte hartzea errazten eta bermatzen du elkarteak, jarduera-maila handiarekin”, adierazi du.

Azkenik, Erakunde edo Entitate batentzako saria ematen zaio gazteen aldeko lanarengatik nabarmentzen den erakunde edo entitate publiko edo pribatu bati edo toki entitate bati; hots, Nafarroako gazteen parte-hartze soziala, autonomia eta bizi-kalitatea errazten dituenari. Kasu honetan, Nafarroako Medicus Mundiko GAS taldeak (Gizarte Ekintzako Taldeak) jaso du saria; taldea 14 eta 24 urte arteko gazteentzako hausnarketarako eta parte-hartzeko espazioa sortzen aritzen da, hezkuntza ez formalaren eremuan. Barkosek proiektu honetan nabarmendu nahi izan du giza eskubideekiko duen konpromisoa, “gazte horiengana gerturatzen baititu pobrezia, genero-berdintasuna edo kontsumo arduratsua bezalako munduko arazoak, gazteek konpromisoa har dezaten etorkizun hobe baten alde”.

Lehendakariak Gazteriaren Sariak banatu dizkie 2018an arlo horretan gehien nabarmendu diren pertsona eta erakundeei Lehendakariak Gazteriaren Sariak banatu dizkie 2018an arlo horretan gehien nabarmendu diren pertsona eta erakundeei Lehendakariak Gazteriaren Sariak banatu dizkie 2018an arlo horretan gehien nabarmendu diren pertsona eta erakundeei Lehendakariak Gazteriaren Sariak banatu dizkie 2018an arlo horretan gehien nabarmendu diren pertsona eta erakundeei

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.