Indarrean sartu da EmanZipa laguntza berria, gazteei etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea xede duena

2019/01/14

Lege berria urtarrilaren 10ean indarrean sartu ondorengo urteko lehen hamar egunetan, Eskubide Sozialetako Departamentuak etxebizitzarako eskubide subjektiboa gazteen modalitatean edo EmanZipa programari atxikita aitortzeko 80 eskaera jaso ditu. Aitorpen horrek hileko 250 eurorainoko laguntza jasotzea suposatzen du etxebizitzaren alokairua ordaintzeko.

Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzen duen abenduaren 26ko 28/2018 Lege onartu berriak garrantzi handiko aurrerapausoa eman du etxebizitza duin eta egokirako sarbidea oinarrizko eskubidetzat jotzeko ahaleginean. Legeak alokatutako etxebizitza ordaintzen laguntzeko prestazio ekonomikoa arautu du, eta laguntza hori errentaren gaineko zerga negatibo gisa emango da, kuota diferentzialean dagokion kenkaria aplikatuz. Laguntzak zerga-kenkari gisa emateko modalitate honek ez du parekorik Europa osoan eta Nafarroako Foru Komunitateak zerga arloan dituen eskuduntzei esker gauzatu ahal izan da.

Prestazio honek bi modalitate ditu: bata, emantzipazioa lortzeko beharrari atxikitakoa eta gazteei zuzendutakoa, hiru urteko iraupena duena, EmanZipa deritzona; eta bestea, etxebizitzarako sarbidea finantzatzeko behar adinako baliabide ekonomikorik ez izatearekin loturikoa, denboran iraupen iraunkorra duena baldintzak betetzen jarraitzekotan, DaVid programa delakoa.

EmanZipa eta DaVid programek partekatutako baldintzak:

Programa hauetaz profitatzeko, nahitaezkoa da Nafarroan erroldatuta egotea eta 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak eta 90.000 eurotik beherako ondasunak eta eskubideak izatea. Gainera, beste betekizun bat da etxebizitza baten jabea ez izatea (zenbait salbuespen ezarri dira; esaterako, etxebizitza desegokiena) eta azken bost urteotan etxebizitzarik eskualdatu ez izana (90.000 eurotik beherako diru-sarrerak eragin dituztenak salbu).

Kontuan hartzeko beste alderdi batzuk dira errentatzailearekiko ahaidetasunik ez izatea (odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren bigarren mailaraino), etxebizitzaren gehienezko alokairua hileko 650 eurokoa izatea eta kenkaria urtero berritzea, ematea ala ukatzea baldintzak betetzen jarraitzearen arabera erabakiko baita.

EmanZiparen betekizun espezifikoak eta baldintzak:

EmanZipak etxebizitzarako sarbidea izateko eskubide subjektiboa errentamenduan gauzatzea proposatzen du, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n 23 eta 30 urte bitarteko adina duten gazte emantzipatuei edo emantzipatu nahian dabilatzanei zuzenduta dago. EmanZipa era telematikoan baizik ezin da eskatu.

Ez da beharrezko aldez aurretik izena emanda egotea NASUVINSAk kudeatzen duen etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan. Laguntza honen gehienezko iraupena hiru urtekoa da, baina ez dute ondoz ondoko urteak izan behar.

Errentariak 20.000 euroko gehienezko diru-sarrerak izan behar ditu (zerga oinarriaren zati orokorra gehi salbuetsitako errentak), edo 30.000 eurokoak, bi kide edo gehiagoko familia-unitateen kasuan.

Etxebizitza parteka daiteke, eta kasu honetan, dagokion zatia emango litzaioke, errentamendu kontratuan dauden titularren kopuruaren arabera.

Laguntzaren zenbatekoa alokairuaren % 50a da; gehienez, 250 euro hilean.

DAVIDen betekizun espezifikoak eta baldintzak:

DaVid programak ere etxebizitzarako sarbidea izateko eskubide subjektiboa errentamenduan gauzatzea proposatzen du, eta errenta maila jakin baterainoko diru-sarrerak dituzten pertsonei eta familiei zuzenduta dago.

DaVid laguntza telematikoki eskatzen ahal da, baita era presentzialean ere NASUVINSAren bulegoetan (San Jorge Etorbidea 8, Iruñea), aldez aurreko hitzordua eskatuz.

Nahitaezkoa da NASUVINSAk kudeatzen duen etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan aldez aurretik izena emanda egotea: gutxienez urte bateko antzinatasunarekin urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean. 2019rako, bi urteko gutxieneko antzinatasuna eta adingabeak kargupean izatea eskatu da 2019/01/01 dataz egindako izen-emateetan.

Familiaren gehienezko diru-sarrera haztatuak: SARA (Errenta Egokiaren araberako Erosteko Nahikotasuna, 2017an 8.120 euroko balioa zuena) halako 1,7. Ikus taula.

DaViden iraupena mugagabea da, urtero ematen baita, ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen den neurrian.

Etxebizitzarako eskubide subjektiboaren kontrola

Alokairua aldez aurretik ordainduta egotea eskatuko da, eta banku-ziurtagirien bitartez akreditatu beharko da. DaVid programaren ordainketa hilero egitea aurreikusi da, eta EmanZiparena hiruhilero: urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian.

DaVid edo EmanZipa laguntza bakarra emango da etxebizitza bakoitzeko. Bi programa hauek ez dira bateragarriak etxebizitza babestua alokatzeko dirulaguntzekin edota errentamendua ordaintzeko aparteko edo larrialdiko laguntzekin.

Nola eskatu EmanZipa

1. Eskaera telematikoki egin beharda, eta horretarako beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea edo IFZ+PIN identifikazio sistema erabiltzea.

Eskaera webgune honetan egin beharko da: www.vivienda.navarra.es.

2. EMANZIPA eskatzeko PINa lortzea.

Erraz eta doan egin daiteke esteka honen bitartez, eta Nafarroako Zerga Ogasunak etxera bidaliko du.

3. Ekarri beharreko dokumentazioa.

Ez da dokumentaziorik ekarri behar. Hala ere, gomendagarria da alokatzeko kontratua eskura izatea, horko datu batzuk adierazteko, bereziki honako hauek (baita datu pertsonalak, ekonomikoak eta familiari buruzkoak ere, kasuen arabera): alokatutako etxebizitzaren helbidea eta logela kopurua, errentatzailearen IFZa eta izena, kontratuaren hasierako data, ordaindutako hileko errenta eta errentariaren eta errentatzailearen banku-kontuaren zenbakia.

4. Zer egin eskaera aurkeztu ondoren.

Eskaera tramitatu eta onartu arte itxaron behar da, horri buruzko jakinarazpena posta elektronikoaren bitartez bidaliko baita.

Eskaera onartu ondoren, ordainketen banku-ziurtagiriak modu aurkeztu beharko dira. Nahitaezkoa da banku-ziurtagirietan eskaeraren titularrari dagokion errentaren ordainketa islatzea.

Laguntza eskatzeko emaila: emanzipa@navarra.es

Nola eskatu DaVid laguntza

Laguntza eskatzeko emaila: davidvivienda@navarra.es

NASUVINSAren bulegoetan tramitatzen da (San Jorge Etorbidea 8, Iruñea), eta aldez aurreko hitzordua eskatu behar da 948 012012 telefonoan. Tuteraren kasuan, aldez aurreko hitzordua 848 420342 telefonoan eskatu behar da.

EmanZiparen kasuan bezalaxe, ez da dokumentaziorik eraman behar, baina gomendagarria da alokatzeko kontratua eskura izatea EmanZiparako ere behar diren datuak bete ahal izateko.

Indarrean sartu da EmanZipa laguntza berria, gazteei etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea xede duena

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.