Etxebizitza huts bat baduzu, edo ezagutzen baduzu norbait etxebizitza hutsa duena, NASUVINSAk alokatuko dizu!

2019/10/02

Etxebizitza huts bat baduzu, edo ezagutzen baduzu norbait etxebizitza hutsa duena, NASUVINSAk alokatuko dizu!

Ezustekorik gabe, kezkarik gabe, berme osoz:

  • Errentamendu kontratua sinatuko da NASUVINSArekin
  • Errenta kobratzeko segurtasun osoa
  • NASUVINSAk kontrataturiko arrisku anitzetarako asegurua
  • Etxebizitza egoera onean itzuliko da kontratua amaitzen denean
  • Kudeaketa eta aholkularitza doakoak

Jada ezagutzen dituzun abantailekin:

1. Zure etxebizitzak ez badu eraginkortasun energetikoko ziurtagiririk... NASUVINSAk oparituko dizu!

2. Komunitateko gastuen ordainketa (gehienez ere 50 euro hilean)

3. Etxebizitza egokitzeko behar diren gastuen finantzaketa, %0an eta 12.000 eurora arte.

Eta orain 2019an:

A) Onura fiskal bereziekin: lortutako etekinen %40ko murriztapena PFEZean (zerga-onura garrantzitsu hau izateko eskubidea duten etxebizitza bakarrak)

B) Logela bakarreko zure etxebizitzagatik 3 logelakoen errenta bera jasotzeko aukerarekin (Housing First programara bideratzeko aukera duten etxebizitzak: ikus baldintzak)

Eta gainera diru-laguntza bat ordainduko dizugu, hiru hilabeteko errentaren adinakoa.

Nafarroako Gobernuaren bermea dago: gogobetetasuna ziurtatua (inkesta egin duten onuradunen %92,5ek programa hau gomendatuko lukete)

INFORMA ZAITEZ ETA EMAN BIZITZA ZURE ETXEBIZITZA HUTSARI! ESKATU HITZORDUA: 848 420600. Zeren zain zaude?

 

Jabeak, 2019an 1.500 euro baino gehiagoko diru-laguntza (hiru hilabeteko errentaren parekoa) izan zutenak, NASUVINSAri haien etxebizitza hutsa errentan emateagatik:

  • kezkarik gabe: hilero kobratzen da, seguru,
  • arriskurik gabe: etxebizitza egoera onean itzuliko zaie,
  • eta orain abantaila fiskalekin: lortutako etekinen %40ko murriztapena PFEZean.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Etxebizitza huts bat baduzu, edo ezagutzen baduzu norbait etxebizitza hutsa duena, NASUVINSAk alokatuko dizu! Etxebizitza huts bat baduzu, edo ezagutzen baduzu norbait etxebizitza hutsa duena, NASUVINSAk alokatuko dizu! Etxebizitza huts bat baduzu, edo ezagutzen baduzu norbait etxebizitza hutsa duena, NASUVINSAk alokatuko dizu!

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.