Egoitza artistikoak amaitu dira Arte Garaikideko Uharte Zentroan

2018/09/05

Joan den abuztuaren 31n lau egoitza artistikoak amaitu ziren Arte Garaikideko Uharte Zentroan. Abuztuko hilabete osoan zehar Iosune Sarasate, Maitane Azparren, Irene Holguin eta Aizpea de Atxa haien proiektuak garatu dituzte Uharte Zentroko langileen aholkuak jasoz.

Iosune Sarasatek Muga proiektuarekin “muga” kontzeptuari buruz ikertu du eta sorrarazten dituen erreakzio eta ondorioez. Argi-materialekin, luminiszenteekin eta zeharrargikoekin esperimentatu du muga lerroak islatzeko modu bezala. Bere esperientziari dagokionez adierazi du : « Egoitza honen igarotzean instalazio mugikor baten mekanismo tekniko eta elektronikoa amaitzea lortu dut. Nire esperientziatik utzitako espazioen erabilgarritasuna azpimarratuko nuke, obra honetarako gakoa, eta zentroko langileen laguntza, ahal zen guztian lagundu baitute, giro eroso eta lasaia sortarazteaz gain, sormenezko lanean ezinbestekoa dena”.

Maitane Azparren Gurpeguik, bere aldetik, Je suis Désolé (atsekabetuta nago) bere proiektuarekin aurrerapen handiak egin ahal izan ditu buruko batez eta gasaren aurkako maskara batez osatutako obran, brodatuen bidez egina, emozio-zailtasun denboraldi batean gizakiak darabilen sentimendu-mukurua irudikatzen dutenak eta gauez indartzen direnak, loaldiaren eta esnaldiaren artean aurkitzen garenean. “Hilabete bat oso eskasa da kontuan izanik brodatuak denbora zabalagoak behar dituela, esate baterako  marrazki bera grafitoz egiteko beharko liratekeenak baino. Hala ere, egoitzak proiektuan arreta jartzeko balio izan dit, ezinbesteko materialak eskuratzeko aukera emateaz gain, produkziorako dagoen laguntza ekonomikoari esker, oso zaila eginen litzaidakeenak lortzea beste modu batera” seinalatu du artistak. Uharte Zentroko langileen inplikazioa eta haren instalazioak eskaintzen dituzten aukerak ere positiboki nabarmendu ditu.

Irene Holguinek, Argazki-nobela, emakumezko eredu berriak frankismo berantiar bitartean bere proiektuarekin, emakumeari buruzko iruditeria eta ikusmen-kultura aztertu ditu 60 eta 70 urteetako Espainian, frankismo berantiarraren ikusmen-kulturaren eta egungoaren artean izan litezkeen loturei buruz arakatzen. Holguini denboraldi luzeago batez bere proiektua garatu ahal izatea gustatuko litzaiokeen: “Egonaldiaren denbora laburregia izan da. Izan ere, gutako asko egonaldia aste bat gehiago luzatu behar izan dugu. Aparteko aste honekin ere, hilabete bat eta gutxi, gehiago da etorkizuneko proiektuak has daitezkeen denboraldi bat, amaituta eta itxita dagoen zerbait lortzea baino”.

Aizpea de Atxa artistak Gorputzak garatu du, non hiru dimentsiokoak diruditen bi dimentsioko marrazkiekin lan egiten duen, honela irudi hauek espazioarekin mantentzen duten erlazioaren gainean lan eginez, kontuan izanik atzealdearen eta irudiaren artean sortzen den lotura. Aizpea de Atxak artista gazteen behin-behinekotasuna azpimarratzen du. “Nire kasuan edozein laguntza ongi etorria izan da. Behin-behinekotasuna kasu askotan erabil daiteke, baina horrek ez du esan nahi behin-behineko lanak ongi daudenik. Batzuk horrela … geratzen dira. Pareta bat edukitzearen izate hutsak zure apunte / oharrak iltzatu edo itsatsi ahal izateko eta urrutitik begiratzeko, sormen prozesuan laguntzen du jada. Kolaborazio ekonomikoa, zure lanari bultzada txiki-handi horrek beste “ukitu” bat izan dezan eta gure poltsikoak gutxiago nozitu dezan. Jasotako ordainsariak gure (artistena) lanaren aitorpenaren keinu bat eta guri profesional modura”, baieztatu du.

Beste egoitza Pola lantegian

Urriaren 1etik 31ra Amaia Molinet artistak bere egoitza gauzatuko du Burdeosko Pola lantegian, non Future Fossils proiektua garatuko duen. Ikerketa-lan bati buruzkoa da, fosilak, bizidunen irudiak argazkietan eta bideoan eta material artifizialak bere erabileran erlazionatuko dituena, jatorri naturaleko (lurra, granitoa eta marmola) beste materialei dagokienez. Inprimatuz eta moldeetan sartuz idulkietan jartzeko, museo arkeologiko bat edo natur zientzietako bat irudikatuko du.

Egoitza artistikoak amaitu dira Arte Garaikideko Uharte Zentroan Egoitza artistikoak amaitu dira Arte Garaikideko Uharte Zentroan Egoitza artistikoak amaitu dira Arte Garaikideko Uharte Zentroan Egoitza artistikoak amaitu dira Arte Garaikideko Uharte Zentroan

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.