Berdinen arteko mikrokontakizunen I lehiaketaren sari-banaketa egin da Nafarroako Liburutegian

2018/08/30

ldquo;Berdinen arteko” Mikrokontakizunen I lehiaketaren sari-banaketa Nafarroako Liburutegian egin da eguerdiko 12etan, eta publikoari zabaldu zaio. Kultura, Kirola eta Gazteria Kontseilaria Ana Herrera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendaria Ruben Goñi, Gazteriaren Zuzendariorde Adela Gonzalezekin batera eta Nafarroako Liburutegiko Atalburua Amaya Prado ekitaldira  bertaratu dira.

Hautatuek haien mikrokontakizunak zuzenean irakurri ahal izan dituzte ekitaldian. Alfredo Rojas “Todo va a mejorar” lanarekin hasi da, Amaiur Lopez jarraian “Atlantida”rekin, gero Bidatz Villanuevak “Enpatia” irakurri du euskaraz. Ondoren Cesar Urtasunen “Perseidas” entzun izan ahal da eta Amaia Rodriguezen “En la oscuridad”. Azkenik, Laura Chiviteren “Una mujer muy especial lan irabazlea errezitatu da”.  

Jarraian, sari-banaketari ekin zaio. Ana Herrera kontseilariak lehen edizio honen parte-hartze altua nabarmendu du, 87 mikrokontakizun osotara (72 gaztelaniaz eta 11 euskaraz), eta honekin batera gazteriaren harreman afektibo sexualen egungo egoeraz hausnartzeko mikrokontakizunek duten balioa tresna erabilgarri baten modura. Lehiaketa honen etorkizuneko edizioekin jarraitzera animatu du ere eta mota bereko ekimenak bultzatzeko lanean jarraitzera.

 

Azkenik esan, mikrokontakizunen bildumak gazteei entzuteko balio duela: haiei dagozkien jarrerak, emozioak, sentsibilitateak ezagutzeko abiapuntu bat, testigantzak, behatokia, hezkuntzan hitzaldi eta esku hartzeak eguneratzeari aukera emanen diena, hezkuntza formalean zein ez formalean: ikastetxeak, gazte-elkarteak, denbora libreko eskolak, gaztediaren etxeak, bajerak, edo oro har  gazte-espazioak. Era berean, gazteendako beraiendako interes handiko   mikrokontakizun bilduma bat da eta inprimatutako edizio batean argitaratuko da.

 

Mikrokontakizunak Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Institutuko webgunean daude eskuragai.

Mikrokontakizun lehiaketa hau Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak sustatutako Gazte Sormena programa barnean kokatzen da, Arte Gaztearen Topaketak,Arte gaztea Ospitaletan eta Literatura-sormen tailerra, arte-egoitzen programa bat eta argazki eta graffiti lehiaketak barne dituela.>

 

Berdinen arteko mikrokontakizunen I lehiaketaren sari-banaketa egin da Nafarroako Liburutegian

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.