Autonomia Erkidegoetako eta lurralde ezberdinetako 24 gazte, Bertizeko Natur Parkeko bolondresen auzolandegian

2019/07/24

24 gazte ari dira parte hartzen pasa den uztailaren 16a geroztik Bertizeko Natur Parkean egiten ari diren bolondresen auzolandegian. Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak eta Lurralde eta Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Orokorrak antolatuta, datorren uztailaren 30a bitartean, jatorri eta lurralde ezberdinetako gazteek, parkeko lorategi botanikoa egokitu eta hobetzeko lanak egingo dituzte.

Gazteek aste honetan Eva García Balaguer, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari orokorraren eta Adela González, Gazteriako zuzendariordeararen bisita jaso dute. Bertan gazteek egindako lanak ezagutu dituzte.

Egonaldian zehar, lan fisikoarekin batera aisialdiko bestelako ekintzak ere egiten dituzte elkartasuna, adiskidetza, inklusioa, lanerako ahalmena zein talde lana landuz. Hain zuzen ere, ekintza honen helburu nagusia jatorri ezberdineko gazteen arteko harreman pertsonalak eta kultura artekoak sustatzea da, Nafarroako ondarea eta natura babesteko neurriak hartzearekin batera.

Boluntarioendako bost auzolandegi Nafarroan

Bertizko bolondresen auzolandegiarekin batera, uztaila eta abuztuan zehar Nafarroan nazioarte mailako beste bi ere ari dira gauzatzen Lizarran eta Baztanen. Lehendabizikoa Kulturako Zuzendaritza Orokorrarekin elkarlanean eta bigarrena, Bakea, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Orokorrarekin. Eta bi gainontzeko erkidegoetako gazteekin Baztan eta Urbasan. Orotara, 16 eta 30 urte bitarteko, 123 gazte ari dira parte hartzen.

Bestalde, 98 plaza eskaini dira estatuko hainbat tokitarako, 36 nazioarteko auzolandegietarako eta 23 euskaraz Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoan egonaldiak egiteko.

Gazteen mugikortasuna eta elkartasun proiektuetan kultura arteko gazteen topaketa sustatzea helburu duten programa hauetan honako jatorria duten gazteak ari dira parte hartzen: Andaluzia, EAE, Errioxa, Galizia, Murtzia, Asturias, Aragoi, Cantabria, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Katalunia, Valentzia, Extremadura edo Madrid; eta Frantzia, India, Japonia, Erresuma Batua, Errusia, etab.

Autonomia Erkidegoetako eta lurralde ezberdinetako 24 gazte, Bertizeko Natur Parkeko bolondresen auzolandegian Autonomia Erkidegoetako eta lurralde ezberdinetako 24 gazte, Bertizeko Natur Parkeko bolondresen auzolandegian

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.