2019ko Gaztediko Parte-hartze aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

2019/02/22

Gaurtik martxoaren 22ra bitarte aurkez daitezke Gazteriako Parte-hartze bidezko 2019 Aurrekontuetan parte hartzeko proposamenak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) sustatuta.

Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak hirugarren urtez jarraian onartu du deialdia 30.000 euroko finantzaketarekin, hiru proiektu gauzatzen laguntzeko. Proiektuak bozketa bidez hautatuko dituzte Nafarroako gazteek, eta NKGIk kudeatuko ditu proposatu dituzten pertsonekin batera.

Modu horretan, Parte hartzeko Aurrekontuak gazteak proiektuaren garapen-maila guztietan inplikatzeko aukera ematen duen erreminta bilakatu dira, definiziotik hasi eta ebaluaziora bitarte. Aurrekontu horien oinarrizko printzipioak Nafarroako Gobernuaren II. Gazteria Planean oinarritzen dira, eta prozesu plurala, askotarikoa, eskuragarria eta berdintasunezkoa eratu nahi dute, modu argian eta gardenean hedatua; bertan, Nafarroako gazteen iritziak kontuan hartu dira.

Proposamenak

Proposamenak aurkeztu ditzakete Nafarroan erroldatutako 14 eta 30 urte arteko gazteek nahiz gazteekin lan egiten duten eta Foru Komunitatean erregistratuta dauden irabazi asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek.

Aurkezten diren ekimenak berriak izango dira eta gazteen segmentu osora irekiak, segmentu horretan eragina izan behar dute epe ertain eta luzera, eta honako arlo hauetako proiektuek osatuko dituzte: parte-hartzea, prestakuntza, kultura, berdintasuna, gizarteratzea, gazteriari buruzko azterketak, e.a. Gainera, izaera soziala eduki behar dute, eta gazteentzat izango dira.

Ez dira onartuko inbertsio-proposamenak (obrak) edota ondasunak eskuratzekoak.

Hiru proiektutako bakoitzaren gauzatze-aurrekontua ezingo da 9.500 eurotik gorakoa (BEZ barne) edo 6.000 eurotik beherakoa (BEZ barne) izan. Horrez gain, proiektuaren proposamena egiten duten pertsonek edo erakundeek konpromisoa hartu beharko dute kudeaketan parte hartzeko, proiektuaren segimendu eta ebaluazio batzordean parte hartuaz. Horren jarduerak NKGIk garatu eta gauzatuko ditu.

Proposamenak 2019ko abendua amaitu baino lehen burutuko dira.

 

Aurkezteko epea eta modua

Proposamenak NKGIren web orrialdearen bitartez aurkeztuko dira (www.deporteyjuventudnavarra.es), Aurkeztu zure proposamena atalean, Parte hartzeko Aurrekontuak sekzioaren barnean. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 22ko 23:59an amaituko da.

Epea itxi ondoren, ebaluazio-batzordeak aurkeztutako ekintzak aztertuko ditu, eta gazteen bozketaren esku utziko ditu oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak.

Proposamenen bozketa on-line egingo da NKGIren web orrialdean, eta bi asteko epean irekita egongo da. Bozketan parte hartzen duten gazteek hautatutako proiektuetariko bat hautatu ahal izango dute soilik. Bozketaren emaitza NKGIren web orrialdearen bidez jakinaraziko da, eta pertsonalki horren berri emango zaie proposamen irabazleak aurkeztu dituztenei.

Informazio xehatu guztia eta Parte hartzeko Aurrekontuen proiektuaren oinarriak ondorengo estekan kontsulta daitezke.

2018an bozketa bidez hautatutako proiektuak

Parte hartzeko Aurrekontuen 2018ko deialdian, sei proposamen aurkeztu ziren, eta horietatik hiru bozketa bidez hautatu ziren. Hona hemen gauzatutakoak:

- Nafarroako gazteriaren autoenplegua sustatzeko azterketa, biztanleria gazteak autoenplegua nola ikusten duen ezagutzeko, eta erremintak eta etorkizuneko hobekuntza-jarduerak, Nafarroako gazteen artean autoenplegua sustatzeko Ibilbide-orria egiteko helburuarekin.

- “Sadar Conecta, sormen-topaketak Sadar ibaia ezagutzeko eta hobetzeko”. Proiektuaren helburua izan da natura eta hiriko ibaia biztanleriarengana hurbiltzea, sentsibilizatu eta ingurumenarekiko errespetua defendatze aldera.

- Infoday NavarrEsports, hedapen-jardunaldia eSports-ak zer diren ezagutzera emateko; modu horretan, hitzaldiak egin ziren lanbide eta prestakuntza irteeren inguruan, bideojokoen inguruko mitoen eta esperientzien gainean eta emakumeak arlo horretan duen presentziaren inguruan. Jardunaldia osatzeko, txapelketak egin ziren.

Burututako hiru proiektutan, 400 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.

Informazio guztia hemen.

2019ko Gaztediko Parte-hartze aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da 2019ko Gaztediko Parte-hartze aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.