13,5 milioi bideratu dira nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteei instalatzen laguntzeko

2019/07/18

Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako erabakiaren arabera, 13,5 milioi euroko urte anitzeko gastua baimendu dio Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari, nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiten eta nekazari gazteei instalatzen laguntzeko. Laguntza hauek Nafarroako 2014-2020ko Landa Garapenerako Programari (LGP) atxikita daude.

Baimen hau nahitaezkoa da, bi aurrekontu-ekitaldiri dagokion gastua baita: 11,7 milioi 2021ean eta 1,7 milioi 2022an.

Zehazkiago esanda, honako neurri hauek onetsi dira: nekazaritza-ustiategietako inbertsioak (8 milioi, FEADER-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren % 31ko kofinantzaketaz); nekazaritza-ustiategietako ureztapen ekipamendurako inbertsioak (2 milioi, FEADERen % 31ko kofinantzaketaz); eta nekazari gazteen instalazioa (3,4 milioi, FEADERen % 65eko kofinantzaketaz).

Neurri hauek oinarrizkotzat jo dira nekazaritza sektorearen garapenerako, ustiategien egokitzapen tekniko-ekonomikoari zein belaunaldi-arteko errelebua bermatzeari dagokienez. Gainera, funtsezkoak dira landa munduko ekoizpen-ehunari eusteko, biztanleria finkatzeko eta enplegua sortu nahiz mantentzeko.

13,5 milioi bideratu dira nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteei instalatzen laguntzeko

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.