NOLA TRANSMITITU KIROLAREN BALIOEN ALDE ONAK?

2018/06/13

Ekainaren 29an eta 30ean izango dira CEIMDeko egoitzan (Kirolaren Ikasketa, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa. Zangoza Kalea, 24 zk.) kirol eragileetako partaideen arteko topaketak izango dira eta xede bikoitza dute: alde, batetik, kirolaren balioen defentsa edota sustapena jardunez ala iniziatiben bitartez aurrera eraman dituzten Nafarroako pertsonei eta kolektiboei publikoki abegi egin, aitortza nabarmendu eta sariak eman; eta beste aldetik, kirolaren balioak transmititzeko eta haien gaineko heziketa egiteko formakuntzarako eta hausnarketarako eremu bat irekitzea nahi dugu eremu ezberdinen ikuspuntutik lan egiteko.

Jardunaldi hauetan kirol eragileak elkartuko dira eta jardunaldien helburuak bi izanen dira: batetik, kirolaren balioak defendatu edo sustatzeko jokabideak edo ekimenak izan dituzten nafarrak edo talde nafarrak publikoki onartu eta saritzea, eta, bestetik, prestakuntza eta hausnarketarako gune bat irekitzea, kirolaren edozein esparrutako balioak nola transmititu eta haietan nola hezi erakusteko.

Edukiak:

  1. Kirolaren balioak defendatu eta sustatzeko sariak emateko gala.

  2. NKGIren kirolaren balioen planeko jarduketak aurkeztea.

  3. Balioaren definizioa eta balioen erabilgarritasunak.

  4. Balioak gazteenei transmititzeko estrategiak.

  5. Edozein klubek kirolaren balioak transmititzeko dituen baliabide prebentiboak eta proposamen praktikoak.

 

Hizlariak:

  • Aurkezpenak eta sari-ematea: Rubén Goñi, NKGIren zuzendari kudeatzailea, eta Primitivo Sánchez (Kirolaren zuzendariordea).
  • Hitzaldia: Pep Marí, Psikologiako lizentziaduna eta Kirolaren Psikologiako masterra. ACBNext Valores programaren zuzendarikidea, Saskibaloiko Elkarte Profesionalen Erakundeak babestua. Sant Cugateko (Bartzelona) Goi Mailako Errendimendurako Zentroko Psikologia Departamentuko buru ohia.
  • Jarduketa eta esperientzia praktikoak:
  • Ángel Alcalde. Osasunaren Taxoareko Oinarri-futboleko zuzendaria. Giza Zientzietako doktorea (Nafarroako Unibertsitatea). Futboleko entrenatzaile nazionala (FNF) eta Kirolaren Psikologiako masterra (UHUN).
  • Javier Morentin Encina, Gizarte Hezkuntzako graduduna, Hezkuntzako Diagnostiko eta Orientazioko masterra, eta hezkuntzako ikertzailea eta kiroleko bitartekaria.

 

Metodologia: Mistoa. Lehen egunean esker onak eman eta sariak entregatzeko ekitaldia eginen da, eta, bigarrenean, hizlarien txanda izanen da.

Diseinatu eta deitu du: NKGIren Sustapen Atala. (Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, deitu 848 427845 telefonora)

Tokia: Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa Ekitaldi aretoa. (Zangoza kalea, 34, Iruña).

Iraupena: 6 ordu (bertaratu beharreko 2 saioak gehituta)

Egunak eta ordutegiak:

Ekainaren 29a, ostirala: 18:00 - 19:30

18:00. Kirol jokabide onenen azalpena.

18:30. Esker onak eta sariak ematea epaimahaiak saritutako hautagaitzei.

19:00. Otamena.

Ekainaren 30a, larunbata: 10:00 - 13:30.

10:00 RUBÉN GOÑI – Larunbateko jardunaldia mustea.

10:15 ÁNGEL ALCALDE – Edozein klubetan egin daitekeena kirolaren balioak lantzeko eta bizikidetza positiboa izateko.

10:45 PEP MARÍ – "Nola transmititu kirol balioak gure kirolariei eta haien familiei” hitzaldia emanen du.

11:45 Atsedenaldia.

12:15 PRIMITIVO SÁNCHEZ eta CRISTINA SATRÚSTEGUI – Kirolaren Balioen Planeko jarduketak.

12:35 JAVIER MORENTIN – Kiroltasunaren arduradun baten lekukotasuna.

13:00 Jardunaldien bukaera

Postuak: gehienez 150 lagun.

Izena emateko epea: Pertsona bakoitzak 1. jardunaldian, 2.ean edo bietan izena eman dezake ekainaren 28a baino lehenago.

Izen-ematea librea da eta eskatzen da formularia betetzea.

Parte hartzaileak hautatzeko irizpideak: Izena emateko ordenari jarraituko zaio. Izen-emateak iritsi ahala onartuko dira aretoaren edukiera bete arte.

NOLA TRANSMITITU KIROLAREN BALIOEN ALDE ONAK?

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kirola
KAIMZ

DATU-BABESAREI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Consentimiento del interesado.
  • Hartzaileak: Los datos no se cederán a terceros salvo obligación legal o que la cesión sea necesaria para el cumplimiento de la finalidad.
  • Derechos: A acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos detallados en la información adicional.
  • Informazio gehigarria: Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos aquí.