Kirol Sariak 2017

2018/02/22

Egun gizarte fenomeno esanguratsua denez, kirola baloreak zabaltzeko tresna ezin hobea da. Berdintasunari, lagunkidetasunari, errespetuari, norbera gainditzeari, gizarteratzeari eta joko garbiari loturik daude Kitrol Sariak. "Bizitzan kirolean bezala" leloak ederki islatzen du saritutako bakoitzak nola proiektatzen dituen bere kirol ibilbidea eta bizitza inspiratu eta gidatzen dituzten baloreak.

SARIA

Joseba Goldaratz Gartziaren Tipi Tapa eskultura lanak, norbera gainditzearen ideia irudikatzen du. Iraunkortasunaren eta etengabeko lanaren bitartez, urratsez urrats aurrera egiten dugu helburu bat lortzeko. Arrakasta erdiesteko bidea gogora ekarri nahi duten goranzko maila diagonal-horizontalez osaturik dago. Kontzeptu oteizarretan oinarriturik eta Irazu eta Ortegaren zantzuak ekarriz, Josebak berea izanen den estetika abangoardista eraiki nahi du.

Banatuko den Kirol Saria Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutoak deitutako Artista Gazteen lehiaketaren irabazlea izan zen.

Pdf.a deskargatu

 

Kirol Sariak 2017 Kirol Sariak 2017

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.