Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan taldeak dituzten kirol kluba eta filialentzako 1,7 milioi euroko diru-laguntzak onartu dira

2019/09/02

Kultura eta Kirol Departamentuak Nafarroako kirol klubei zein kirol klub filialei zuzendutako 1.785.000 euroko diru-laguntzen deialdia onartu du. Klub horiek Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeak dituzte. Laguntza horiek irailaren 30a arte eska daitezke.

Laguntzez baliatzen ahalko dira Nafarroako kirol entitateen Erregistroan izena emanda dauden irabazi asmorik gabeko klubak, dagozkien nafar kirol federazioei atxikita badaude eta 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean deialdian zehaztutako lehiaketetan parte hartuko badute.

Hauexek dira deialdian bildutako lehia modalitateak:

–“Liga erregularretan” parte hartzen duten klubak, hots, taldeen arteko lehiak dagokien kirol federazioak ezarritako egutegiaren arabera jokatzen direlarik, baldin eta egutegi hori “itxia” bada, egutegiko proba jakin batzuetan nahieran parte hartzeko aukerarik gabe. Gainera, nahitaez bete beharreko baldintzak izanen dira izena emanda dagoen ligak gutxienez zortzi talde partaide izatea eta gutxienez zazpi jardunaldi izatea, asteburu bakar batean bildu gabe.

–Deialdi honetaz profitatzen ahalko dira, halaber, gutxieneko jardunaldi kopuruan nahiz gutxieneko talde partaideen kopuruan liga erregularraren badintzak betetzen ez dituzten taldeen klubak, baita lehian parte hartzea hautazkoa dutenak ere.

–Beste autonomia-erkidego batzuek antolatutako ligetan parte hartzen duten klubak, haurren kategoriatik hasita, baldin eta Nafarroan ez badago modalitate eta kategoria horri dagokion ligarik.

Deialditik kanpo utzi dira “play off”, sustapeneko edo titulua lortzeko lehiaketak, Erregearen eta Erreginaren kopak eta antzekoak. Dirulaguntzatik kanpo gelditu dira, halaber, egutegiko beste lehiaketaren batek eragindako joan-etorriekin batera antolatutako jardunaldiak tarteko dituzten ligak. Nolanahi ere, norgehiagoka hauek diruz laguntzen ahalko dira, baina horretarako interesdunak aldez aurreko eskaera egin beharko du beste deialdi baten bitartez.

Eskaerak nahitaez modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Atariaren bitartez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura joz.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.