2019-2020 ikasturterako Nafarroako Kirol Jokoak 36 modalitate barne hartuko ditu

2019/08/26

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak 2019-2020 ikasturtean eginen den Nafarroako Kirol Jokoen 33. edizioa deitu du. Bere ezaugarriak, aurreko ostiralean, hilak 23, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako Uztailaren 29ko 540/2019ko Ebazpenean zehaztuta agertzen dira.

Foru Exekutiboak 1.187.580 euro bideratu ditu programa honetarako, eta bertan parte hartzen ahalko dute Nafarroan eskolaratu edo bizi diren kirolariek, betiere Nafarroako kirol erregistroan izena emanda dagoen kirol talderen bateko kideak badira eta honako adin kategoria hauei atxikita: “A” Kimuak: 11-12 urte, 2008-2009an jaiotakoak; “I” Haurrak: 13-14 urte, 2006 eta 2007an jaiotakoak; “C” Kadeteak: 15-16 urte, 2004 eta 2005an jaiotakoak; eta “J” Gazteak: 17-18 urte, 2002 eta 2003an jaiotakoak.

Lehiaketa honen helburuak dira, besteak beste, nafar biztanle guztien kirol arloko parte-hartzea ahalbidetzea, deitutako kategoria eta modalitateen barnean eta kirolaren heziketa izaeran eta balioen sustapenean sakonduz, parte-hartzaileak ezein sexu, etnia, ideologia, sexu-orientazio, aniztasun funtzional edo kognitibo, erlijio eta errendimendu-mailagatik baztertu gabe; bai eta emakumeen kirola sustatuko duten kirola jarduera fisikoak eskaini eta berdintasunari buruzko parametroen arabera antolatzea, adin horietan hedadura txikia duten izaera ludikoko kirol modalitateak sustatzea eta joko garbia, errespetua, inklusioa, berdintasuna, nork bere burua gainditzea eta lagunartekotasuna ardatz dituzten keinuak eta jokamoldeak aitortu eta bultzatzea ere.

Benjamin kategoria ere sartzen ahalko da, baldin eta parte-hartzaileen garapen pertsonala ardatz duen kirol hastapenetarako proiektua aurkezten bada, betiere kontuan harturik helburuak oinarrizko gizarte eta mugimendu trebetasunak ezagutu eta sustatzea, kirolaren balioak garatzea eta kirol jardunaren izaera ludikoa bultzatzea direla, ahaleginari lehentasuna emanez nolanahiko emaitzen gainetik.

Programan parte hartzen duten kirol federazioek lehiaketa hasi baino 15 egun lehenago aurkeztu beharko dute garatu beharreko behin-betiko kirol proiektua, eta horretan sartu beharko dituzte programaren helburuak, kiroltasunaren arduraduna, erregelamendu teknikoa, lehiatzeko arauak, izena emateko prozedurak eta lehiaren edo kirol jardueraren egutegia.

36 kirol modalitate

Kirol programa honek 36 modalitatea edo/eta espezialitate eskainiko ditu oraingoak: urpeko jarduerak (igeriketa hegatsekin), xakea, atletismoa (mendi-krosa eta pista), automobilismoa (kartina), badmintona, saskibaloia, eskubaloia, baisbola (beisbola eta sofbola), txirrindularitza (BTT, errepidea eta pista), kirol egokituak, neguko kirolak (iraupen-eskia), mendiko kirolak eta eskalada (orientazioa, martxa arautuak eta eskalada), esgrima (floretea, ezpata), futbola (zelaiko futbola eta aretoko futbola), gimnastika (GAF, GAM, GR), golfa (pich and putt eta zelaia), halterofilia, herri kirolak (proba konbinatua, soka tira eta tronza), eta hípica (heziera klasikoa).

Gainera, honako kirol hauetan lehiatzeko aukera ere izanen da: judoa eta DA, karatea (kumitea eta kata), kick-boxinga (kick-light), igeriketa (igeriketa, waterpoloa, ingeriketa sinkronizatua), padela, patinajea (abiadura, artistikoa eta hockeya), pilota (esku pilota, zesta punta, erremontea, gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, trinketea, frontballa eta frontenisa); piraguismoa (kayaka eta kanoa), arraunketa (iolak eta arraunketa olinpikoa), errugbia, taekwondoa (borroka eta poomsae teknika), tenisa, mahai-tenisa, arku-tiroa (aretoa eta aire librea), triatloia (triatloia, duatloian eta akuatloia), bela (optimisa eta laserra) eta boleibola.

NKGI kirolaren balioak sustatzeko garatzen ari den kanpainaren barnean, beste hainbat ekintzaren artean, balioen ordezkariaren lana inplementatu du joko-zelaian, eta dagozkion eginkizunen bitartez, kirol modalitate horretako lehia behar bezala betetzen dela laguntzen du.

NKJen programa adingabeei zuzendutako kirol jarduera izanik, heziketa eta prestakuntza edozein beste helbururen gainean daude nahitaez. Ildo horretan, kirol federazioek, kirol taldeek, entrenatzaileek, ordezkariek, epaileek, gurasoek eta inplikaturiko gainerako eragileek kirolaren balioak sustatzen lagundu behar dute.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.