DESKONTU ABONAMENDUA 'ZALDI URDINA'

Gaiarre Antzerkia

2019/11/14
DESKONTU ABONAMENDUA 'ZALDI URDINA'

5 euroko deskontu-txartelak
Parte-hartzaileak: Europako Gazte-Txartelaren 14-30 urte bitarteko gazteentzat.
Kode deskontua: CJNZALDI14 (Gayarre Antzokiko online salmentarako esteka)

'ZALDI URDINA'

EUSKERAZ!

Compañías Artedrama, Axut!, Dejabu Dirección Ximun Fuchs Con Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat koman sartu ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio koma gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu beha dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira.
Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

Informazio guztia Gaiarre Antzerkiaren web orrian.

Hemen ikus ditzakezue beste deskontu batzuk Gaiarre Antzerkia, Tuterako Gaztambide Antzerkia, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Barañaingo Auditorioa eta Nafarroako Antzerki Eskola.


JAKINGARRI GARRANTZITSUAK DESKONTU-TXARTELAK DIRELA-ETA (GAIARRE ANTZERKIA)
1. Bakarrik onlinen eros ditzakezue sarrerak.
2. Bonu-deskontu hauek Europako Gazte Txartelaren titularrentzat bakarrik zuzenduta daude.
3. Deskontu-txartelen kopurua ikuskizun bakoitzean mugatua da. Behin txartel horiek agortuta, ikuskizun bakoitzean tarifa orokorrak kobratuko dira.
4. Ikuskizunera sartzean, berariaz begiratuko da deskontu-txartelaren erabiltzailea gazte txartelaren titularra ote den. Hala ez bada, ezin izanen da aretora sartu, deskontuaren 5 euroak txartel-lehiatilan ordaindu ezean.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.