DESKONTU ABONAMENDUA ''LO MEJOR DEL FESTIVAL BEST OF DE BIRMINGHAM''

Gaiarre Antzerkia

2019/10/31 | 20:00etan
DESKONTU ABONAMENDUA ''LO MEJOR DEL FESTIVAL BEST OF DE BIRMINGHAM''

5 euroko deskontu-txartelak
Parte-hartzaileak: Europako Gazte-Txartelaren 14-30 urte bitarteko gazteentzat.
Kode deskontua: CJNFESTIVAL (Gayarre Antzokiko online salmentarako esteka)

'LO MEJOR DEL FESTIVAL BEST OF DE BIRMINGHAM'
Aurtengo programak jaialdiko onena bilduko du, hizkuntzen mugak gaindituta eta arte-diziplinen artean. Muga fisikoak probatu eta gizarteko arauak zalantzan jarriko dituzte.
Best of BE FESTIVAL Birminghamgo jaialdiaren esperientzia lekualdatzeko helburuarekin itzuliko da, hiru ikuskizunen hautaketa batekin. Bakoitza 30 minutukoa izango da, atsedenaldi bat egongo da eta mintzaldi bat ondoren, eta hartan artistek eta publikoak parte hartuko dute.
Madrilen, Nafarroan eta Euskadin egingo dute bira, eta gero Ingalaterran jarraitu. Ospakizunean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, bertan, arte eszenikoak zubia izango baitira eztabaida berrietarako.

Informazio guztia Gaiarre Antzerkiaren web orrian.

Hemen ikus ditzakezue beste deskontu batzuk Gaiarre Antzerkia, Tuterako Gaztambide Antzerkia, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Barañaingo Auditorioa eta Nafarroako Antzerki Eskola.


JAKINGARRI GARRANTZITSUAK DESKONTU-TXARTELAK DIRELA-ETA (GAIARRE ANTZERKIA)
1. Bakarrik onlinen eros ditzakezue sarrerak.
2. Bonu-deskontu hauek Europako Gazte Txartelaren titularrentzat bakarrik zuzenduta daude.
3. Deskontu-txartelen kopurua ikuskizun bakoitzean mugatua da. Behin txartel horiek agortuta, ikuskizun bakoitzean tarifa orokorrak kobratuko dira.
4. Ikuskizunera sartzean, berariaz begiratuko da deskontu-txartelaren erabiltzailea gazte txartelaren titularra ote den. Hala ez bada, ezin izanen da aretora sartu, deskontuaren 5 euroak txartel-lehiatilan ordaindu ezean.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.