DESKONTU ABONAMENDUA 'ERLAUNTZA'

Gaiarre Antzerkia

2019/10/30 | 20:00etan
DESKONTU ABONAMENDUA 'ERLAUNTZA'

5 euroko deskontu-txartelak
Parte-hartzaileak: Europako Gazte-Txartelaren 14-30 urte bitarteko gazteentzat.
Kode deskontua: CJNERLAUNTZA (Gayarre Antzokiko online salmentarako esteka)

'ERLAUNTZA' (EL ENJAMBRE)
EUSKARAZKO IKUSKIZUNA, GAZTELANIAZKO GAINTITULUAK DITUENA
Kuadrillaren garrantzia: ezinikusirik gabeko emakumeen komedia dibertigarria

Vaivén Producciones Egilia Kepa Errasti Zuzendaria Mireia Gabilondo Antzezleak Vito Rogado, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo.

Iruñeko Udalaren Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloan sartuta dagoen ikuskizuna

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…
Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

Informazio guztia Gaiarre Antzerkiaren web orrian.

Hemen ikus ditzakezue beste deskontu batzuk Gaiarre Antzerkia, Tuterako Gaztambide Antzerkia, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Barañaingo Auditorioa eta Nafarroako Antzerki Eskola.


JAKINGARRI GARRANTZITSUAK DESKONTU-TXARTELAK DIRELA-ETA (GAIARRE ANTZERKIA)
1. Bakarrik onlinen eros ditzakezue sarrerak.
2. Bonu-deskontu hauek Europako Gazte Txartelaren titularrentzat bakarrik zuzenduta daude.
3. Deskontu-txartelen kopurua ikuskizun bakoitzean mugatua da. Behin txartel horiek agortuta, ikuskizun bakoitzean tarifa orokorrak kobratuko dira.
4. Ikuskizunera sartzean, berariaz begiratuko da deskontu-txartelaren erabiltzailea gazte txartelaren titularra ote den. Hala ez bada, ezin izanen da aretora sartu, deskontuaren 5 euroak txartel-lehiatilan ordaindu ezean.

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak




DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.