2019ko Hasi Gazte Saria

31 urte baino gutxiago duzu eta ekonomia sozialeko enpresa edo ideiaren bat darabilkizu buruan? Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, ANELek, CEINek eta Laboral Kutxak kontu interesgarria dakarte zuretzat: Hemen da berriz ere Hasi Gazte Gizarte Ekonomia Gazte Saria!

Aurrekoan bezala, Hasi Gaztek gazte guztiak hartuko ditu kontuan, beraz, aurten ere bi kategoriekin dator. Hasi berriak zarete? Zuena oraingoz ideia bat besterik ez da? HASI GAZTE Gazte Ekimenik Onena da zuen sariketa. Lanean denbora daramazue? Enpresa gaztea izan arren, sendoa da zuena? Ez egin dudarik, hau da zuena, HASI GAZTE Gazte Enpresarik Onena.

Zergatik dago aurten ere errepikatu beharra? Hain zuzen ere, iaz bezala, oraindik ere uste baitugu ekonomian “interes” hitzak hainbat sinonimo izan ditzakeela; pertsona, errespetua, parte-hartzea, lankidetza edo ingurunearekin lotura, besteak beste. Eta hori guztia EKONOMIA SOZIALAREN giltza da, zuek jakin edo ez jakin.

Interesa zaizue, egiguzue kasu. Oinarriak begiratu eta parte hartu. Izen-ematea irailaren 10ean hasiko da. Ez esan gero astirik ez duzuela izan!

 



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.