2018ko GENE/ENAJ-aren Formakuntza Eskaintza

Ondoren, Gazterientzako Ekintzen Nafarroako Eskolarekin” (ENAJ/GENE) 2018 urteran burututako prestakuntza-eskaintza kontsulta dezakezu.

II Gazrteria Plana

» Herritar aktiboak izateko gazteen partehartzearen sustapenerako ikastaroa (aurrebegiraleak). Lodosan egin zen martxoaren 17tik apirilaren 21era, Urtxintxa Aisialdi Eskolak (AE) emana.

» Estereotipoetatik haratago, elkarbizitza plural baten alde ikastaroa. Altsasun egin zen apirilaren 21etik 28ra, Urtxintxa AEk emana.

» Herritar aktiboak - aurrebegiraleak (14-17 urte). Datak: maiatzaren 26a eta ekainaren 2, 9, 16 eta 23. Lekua: ZIZUR NAGUSIKO Ametxea gaztelokalean. Urtxintxa AEk emana.

» Elikagaien manipulazioa ikastaroa. Maiatzean eta ekainean eginen da Iruñean. Lurberri AEk emanen du.

» Lehen laguntzak naturan ikastaroa. Datak: ekainaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:30era. Lekua: Leyre kalea, 6, Iruñea. Nafarroako Gurutze Gorriak emanen du.

» Adierazpeneko komunikazioa ikastaroa. Data: ekainaren 23a. Lekua: Lizarra. Lurberri AEk emanen du.

» Aurrebegirale ikastaroa. Datak: ekaina, uztaila eta abuztua. Ordutegia: ostegunak 10:00etatik 13:00era eta asteburu trinko bat. Lekua: Lantxotegi Elkartea Berriozarren. Lantxotegi AEk emanen du.

» Hezkuntza sexuala ikastaroa. Datak: 4 larunbat irailean. Lekua: Erriberri. Lurberri AEk emanen du.

» Eskola-jantokiko laguntzailea ikastaroa. Datak: irailaren 22a (9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara), irailaren 23a (9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era), irailaren 29a (9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era) eta irailaren 30a (9:00etatik 14:00etara). Lekua: Tuteran, Huertas Mayores ikastetxe publikoan. Alarca AEk emanen du.

» Teoriatik praktikara ikastaroa. Gazteen partehartzerako tailerra. Datak: irailaren 29a, 9:00etatik 14:00etara eta urrikoa, 10:00etatik 18:00etara. Lekua: Altsasun, Intxostiapunta Gazte Etxean. Urtxintxa AEk emanen du.

» Lehen laguntzak kirolean ikastaroa. Datak: urriaren 15etik 18ra, 18:00etatik 20:30era. Lekua: Leyre kalea, 6, Iruñea. Nafarroako Gurutze Gorriak emanen du.

» Portaera suizidaren gaineko ezagutzera hurbilketa ikastaroa. Datak: urriaren 17 eta 24 asteazkenak, 8:00etatik 14:00etara. Lekua: Uharte.

» Hezkuntza emozionala ikastaroa. Datak: urrian 4 larunbatak. Lekua: Lizarra. Lurberri AEk emanen du.

» Lapurretak, liskarrak eta salaketak. Adin txikiko eta nagusikoendako ondorioak ikastaroa. Urteko azken hiruhilekoan emanen da Iruñean.

» Gazte kanpaldietarako mendiko segurtasuna ikastaroa. Urriaren 27 eta 28 emanen da Fuerte del Pr´incipe egoitzan Iruñean.

» Boluntariotzako hastapena ikastaroa. 2018ko abenduan emanen da Iruñean.



Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.